XVII. ARAITZ BETELUKO KROSA – 2024
Araitz. Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatea eta Beteluko Araxes elkartea dira kirol ekitaldi honen antolatzaileak.
Egunean bertan izena emateko aukera izango da, 10:30-11:30 bitartean, 18 €.
Berritasuna! BIKOTEKA
Aurten lehenengo aldiz lasterketa BIKOTEKA egiteko aukera egongo da:
1. Gutxienez bietako bat emakumezkoa izango da; biak emakumeak izan daitezke.
2. Lasterketa errelebo moduan egingo da: Lehenengoak lasterketaren lehenengo bira emango du, 3,1km; bigarrengoak, hortaz, 4,6km dituen bigarrengo bira.
3. Bikotearen arten izen-emate bakarra ordainduko dute, web orrian 13 € eta egunean bertan 18 €.
4. Saria egongo da lehen bikotearentzat.
Haurren lasterketa (Doan)
Haurrek ere adin-tarte bakoitzari dagokion ibilbidea lasterka egiteko aukera izango dute. 10:30etan.
Izena hemen eman dezakezu, edo egunean bertan 9:30-10:00 bitartean.
- Prebenjaminak (7-8 urte, 2016-2017an jaioak): 300m
- Benjaminak (9-10 urte, 2014-2015ean jaioak): 700m
- Alebinak (11-12 urte, 2012-2013an jaioak): 100m
- Infantilak (13-14 urte, 2010-2011an jaioak): 2000m
- Kadeteak* (15-16 urte, 2008-2009an jaioak) * Helduekin batera, buelta bakarra 3,1km, 12:00tan
Ondoren guztientzako hamaiketakoa eta saria.
IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: