28/04/2013 – Euskararen Donostia Binakako Lasterketa
6,25 Km
Donostiako AEK-k I.”Euskararen Donostia” binakako lasterketa antolatuko du Korrika 18ren egitarau kulturalaren barruan.
Lasterketa berezia izango da, korrikalariek binaka egingo baitute lasterka. Gisa honetako lasterketa apurrak mistoak dira, alegia, neska-mutilez osatutako bikoteek parte hartzen dute. Gurean, ordea, mutil-mutil, neska-neska eta neska-mutil aukerak egongo dira, eta era berean hiru sailkapen lasterketa berean.
Halaber, berezia izango da lasterketak eduki kulturala izango duelako. Izan ere, Donostiako euskararekin lotura duten toki esanguratsuetatik pasako baita lasterketak dituen 6,250 kilometroetan. Ibilbidearen eta euskararekiko lotura horren berri izateko klikatu hemen.
3 Modalitate:
- Mutil & Neska
- Mutil & Mutil
- Neska & Neska
ARAUDIA:
1.- Donostiako AEK-k antolatutako binakako lasterketa otsailaren 24an goizeko 11etan jokatuko da eta irekia izango da 16 urtetik gorako lagunentzat. Hiru modalitate izango dira: neska-neska, mutil-mutil eta neska-mutil. Modalitate bakoitzeko lehenengo hiru bikoteentzat egongo dira sariak. Sari-banaketa Boulevardeko kioskoan izango da.
2.- Boulevard eta Hernani kaleek bat egiten duten puntuan, udaletxe parean, izango dira irteera nahiz helmuga.Ibilbidea Irteera 11:00etan izango da.
*Dortsalak probaren egunean bertan emango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkupeetan, Gipuzkoa plazan, 09:30etik 10:30era.
*Poltsak edo bizkar-zorroak uzteko aukera izango da Elkano 6, kalean (Laister kirolak dendaren ondoan, dortsalak jasotzen diren lekutik 50 metrora)
*Dutxak Kontxan.
3.- Bikotea elkarrekin sartuko da helmugan, bestela deskalifikatuak geratuko dira edo antolatzaileen irizpidearen arabera, beste postu batera baztertuak eta inolako saririk jaso gabe geratuko dira.
4.- Bikoteak gehienez ordu bete edukiko du helmugara sartzeko.
5.-Izen-emate kostua bikoteko 20,60 € izango da eta txartel bidez ordainduko da. Dortsalarekin batera parte hartzaile bakoitzak elastiko tekniko bana jasoko du.Gehienez 300 bikoterentzako lekua izango da.
6.- Izen-ematea soilik herrikrossa.com. web orriaren bitartez egingo da .
Korrikalariak proba aurreko egunetan bere izena parte-hartzaileen artean azaltzen dela ziurtatu beharko du.
Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea.
Lasterketa prezioa Probaren egunean 30 € bikote bakoitzeko
* Kronometrajea DORSALCHIParen bitartez izango da.
PARTAIDEAK TXIP PROPIOA BALDIN BADAUKA ERE, EZ DA ERABILIKO.
*Sailkapena irizpide honekin osatuko da: BIKOTEA ELKARREKIN SARTU BEHARKO DA, SARTZEN DEN AZKEN BIKOTEKIDEA DA DENBORA MARKATZEN DUENA.. Bi bikoteren artean berdinketa egonez gero, bikotearen denbora gehitu eta biren artean zatituko da.
7.- Antolatzaileen erabakia izango da azkena.
8.- Antolatzaileak ez dira proban zehar gerta daitezkeen istripuez arduratuko.
Organizador: donostiako aek
Tfno: 607596112
E_mail: [email protected]
IZENEMATEA / INSCRIPCIÓN:
20,6 € – www.herrikrossa.com
IBILBIDEA / RECORRIDO: