GASTEIZKO I. MENDI LASTERKETARA
ESPAINIAKO KLUBEN ARTEKO MENDI LASTERKETA
2010KO URRIAREN 10
Irteera: (Cervantes ibilbidea) |
1. DORTSALEN BANAKETA. Urriaren 9an ,larunbatean izango da, 11etatik 14ak arte eta 17etatik 21ak arte, Estadio Kirol Elkartean (Cervantes pasabidea 20). Dortsala eta oparia jasotzeko NANa, federatu lizentzia indarrean eta ordainagiria aurkeztu beharko da.
2. BILERA TEKNIKOA. Estadio Aretoan izango da, Estadio Fundazioan, larunbatean 19etatik 19:45ak arte lehenengo deialdian eta 20etatik 21ak arte bigarrenean.
3. OPARIA. Dortsala jasotzerakoan partehartzaileek antolakuntzaren opari bat jasoko dute.
4. PARKING. Parkinga dohainik Mendizorrotzan, irteera, helmuga eta dutxen ondoan.
5. DORTSALA. Izena eman duzula adierazten du. Bularrean eraman behar duzu, tolestu gabe eta publizitatea estali gabe. Ezin da dortsalik gabe parte hartu ezta beste partehartzaile baten dortsalrekin ere.
6. HORNIDURA PUNTUAK
• Ura eta kirol edariak: Km. 5, 10, 15 , 20, 25 eta helmugan.
• Solidoak: Km.15, 20, 25 eta helmugan
Zakarrontziak hornidura puntutik ondorengo 100 metrotan egongo direla gogorarazten dizugu, edozein hondakin botatzeko. Eremu honetatik kanpo edozein zabor botatzeak deskalifikapena suposatuko du.
Ingurua zaindu dezagun.
8. GEHIENEZKO DENBORA. Denbora mozketa bi egongo dira, bai maratoian bai martxan:
– Bigarren pasoa Berrostegietako gurutzaduratik: 11:30 h
– Subijanako gurutzadura: 13:45h
9. MASAIAK. Masaia zerbitzua helmugan egongo da nahi duten korrikalarientzat.
10. DUTXAK ETA ALDAGELAK. Mendizorrotzako udal igerilekuetan eta Estadioan egongo dira. Goizeko 8etatik aurrera takilak zabalik egongo dira arropa eta bestelako gauzak utzi ahal izateko.
11. ERRETIRATZEN BAZARA. Hau ez da gertatuko, baina hala balitz, kontrol puntu batetara hurbildu beharko zinake eta antolakuntzako norbaiti komunikatu, txipa emanez.
12. MEDIKU ASISTENTZIA. Antolakuntzak osasun postuak ezarriko ditu ibilbidean zehar. Helmugan beste bat egongo da. Medikuek eta epaileek, bere ustez baldintza fisiko edo psikikoak betetzen ez dituzten korrikalariak lasterkatik kanpo bazter ditzakete.Partehartzaile guztiak aseguru batek babestuta daude.
PROFILA / PERFIL:
Informazio gehiago / Más información: www.ascentium.org/maraton_montana2011/web/index.html