ARAUDIA EUSKARAZ
1.- Club de Atletismo La Blanca klubak, Amurrioko Udalaren, Arabako Foru
Aldundiaren eta Tubos Reunidos eta Vital Kutxa enpresen babesaz, VILLA
DE AMURRIO 3. ERREPIDE LASTERKETA antolatu du 2010eko urriaren
31rako.
2.-Lasterketan nahi duten guztiek har dezakete parte, federatua izan zein
ez izan, eta beharrezkoa da, bakar-bakarrik, 1994an edo lehenago jaio
izana eta inskripzioa egitea. Lasterketan 10 km egin behar dira asfalto
gainean eta zirkuitua Real Federación Española de Atletismo izenekoak
homologatuta dago. Dena dela, beharrezkoa denean, antolakuntzak
aldaketak egin ahal ditu zirkuituan.
Irteera 11:00etan izango da Landaburu kalean eta helmuga Amurrioko
frontoian egongo da. Gehieneko denbora ordu 1 eta 30 minutu dira.
3.-Dortsalak bularraldean jarri behar dira, agerian eta tolestu gabe.
Txipa (lasterketa honetarako bakarrik balio du) plastikozko brida
baten bidez lotuta geratuko da eskuineko zapatilaren lokarrian.
4.-FREAk ezarritakoaren arabera, ibilbidean edariak banatzeko gune bat
egongo da 5. kilometroan. Gainera, helmugan edariak eta janari-poltsak
banatzeko beste gune bat egongo da.
5.-Antolakuntzak baimendutako ibilgailuek bakar-bakarrik egin dezakete
lasterketaren segimendua.
6.-Arabako Atletismo Federazioaren Epaile Batzordeak egingo du
lasterketaren kontrola eta korrikalari bakoitzaren denbora txiparen
bitartez neurtuko da.
7.-Atletek Amurrioko udal frontoiaren aldagela eta dutxak erabil ditzakete.
8.-Lasterketa amaitzen dutenei, behin txipa itzuliz gero, kamiseta bat
emango zaie helmugan bertan. Itzultzen den txip bakoitzeko 1 €
emango zaio Amurrioko Udalaren haur programari.
9.-Antolakuntzak ez du erantzukizunik bere gain hartuko lasterketan nork
bere buruari edo beste norbaiti kalte-galerak edo lesioak sortuz gero, ezta
hirugarren pertsona batzuek atletari kalte eragingo baliote ere.
10.- Lasterketan izena eman duten parte hartzaile guztiek istripu-asegurua
eta erantzukizun zibilekoa dute. Antolakuntzak erantzukizun zibileko
asegurua dauka.
11.-Parte hartzaile guztiek, parte hartzeagatik soil-soilik, honako araudi hau
onartzen dute eta bertan ezarrita ez dagoen guztia IAAFren araudiaren
arabera ebatziko da.
SARIAK
EMAKUME ETA GIZONEN kategoria
Orokorra
1 ………………………… 500 euro + garaikurra
2 ………………………… 400 euro + garaikurra
3 ………………………… 300 euro + garaikurra
4 ………………………… 200 euro
5 ………………………… 100 euro
Euskadi (federatuak edo helbideratutak )
1 ………………………… 200 euro + garaikurra
2 ………………………… 150 euro + garaikurra
3 ………………………… 100 euro + garaikurra
4 ………………………… 50 euro
Araba (federatuak edo helbideratutak)
1 ………………………… 150 euro + garaikurra
2 ………………………… 100 euro + garaikurra
3 ………………………… 50 euro + garaikurra
Sari bat baino gehiago jaso daitezke. Euskadi edo Araban lizentzia duten
atzerriko atletek kategoria orokorreko sariak bakarrik jaso ditzakete.
IZEN EMATEA
Prezioa: 10 euro
2010eko urriaren 6tik 27ra
Vitoria-Gasteizen
Deportes Gaikar – Bernal Diaz de Luco kalea 1 – (Zaramaga)
Amurrion
Kultur Etxea – Landako kalea 8.
Bilbon
Deportes Bikila – Euskalduna kalea 7 – (Zabulburu)
Inskripzioa egitean ordainagiria erantsi (kontu zenbakia: 2097 0119 00
0008368649).
INTERNET
www.clublablanca.com helbide elektronikoan
Dortsalak lasterketa egunean bertan hartu behar dira 10:30ak baino
lehenago, irteera lekuaren ondoko idazkaritzan.
Informazio gehiago:
[email protected]
www.clublablanca.com
Informazio gehiago / Más información: www.clublablanca.com