DESKRIBAPENA
Lasterketa erdi-mailakoa izango da Aizkorriko mendizerraren magalean. Hasiera Zegamako plazan emango zaio bertatik mendi pista ezberdinak igaroz Zegamako Apeaderoko errepidea gurutzatzen du (GI-3251). Behin errepide hau gurutzatu ondoren Aizkorrondoko Kanaleraino igoera gogorra hasten da pagadi bidezidor zuhaitz lepatuak eta hurritz artean ibiliko da bidea. Kanalaren zati bat igaro ondoren bideak Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiko jeitsiera gogorrarekin bat egingo du Zegamara jeisteko.
FITXA TEKNIKOA
Data: 2014ko maiatzak 25
Irteera eta helmuga: Zegama (Gipuzkoa)
Irteera ordua: 10:30
Helmuga itxiera:
Distantzia: 10,4 Km
Jan-edari postuak: 2
Gorako desnibel metata: 505 metro
Beherako desnibel metata: 511 metro
Gehieneko altuera: 735 metro
Gutxieneko altuera: 296 metro (Zegama)
Klimatologia:Erdi-mailako mendikoa. Bero handia, haize gogorra, lainoa edo euria izateko posibilitatea.
Zailtasuna: Ertaina
Gehienezko partehartzaile kopurua: 100
Sariak: Oraindik konfirmatzeko.
IBILBIDEA
IZEN EMATEA
Izen emateko modua: www.kirolprobak.com
Parte hartzeko adina: 16 eta 18 urte bitartean, hau da, 1996eko urtarrilaren 1etik, 1998eko abenduaren 31 bitartean jaioak.
Derrigorrezkoa: Gurasoek sinatutako baimena.
INFORMAZIO GEHIAGO:
http://www.zegama-aizkorri.com/eu/junior-trail/