4 Hondarribia Rugby Cross.
Ez da lasterketa arrunta izango, mendi-lasterketa egiteaz gain, beste proba bat ere burutu beharko da: oztopo-pista. Hondartzatik aterako gara, metro batzuk korrituko ditugu harearen eta uraren gainean, eta oztopo batzuei aurre egin beharko diegu: igo egin beharko dugu eta salto egin ere bai. Ondoren, hainbat aldapa handi igota, Guadalupeko Gotorlekuraino iritsiko gara, eta han, tunel luzeetan sartu eta naturaren hainbat oztopo gaindituta, berriz hondartzarantz jaitsi, eta berriro gainditu beharko ditugu hasierako oztopoak, eta hori egindakoan burutuko dugu, gutxi gorabehera, 11 kilometroko lasterketa.
Lasterketa burutzen denean, eta dutxatu ondoren, “hirugarren denborari” ekingo diogu. Ohitura hori oso sustraitua dago errugbiaren munduan, eta doanekoa izango da parte-hartzaile guztientzat. Horretarako, hainbat parrillada egingo dira (sardina, arrainak, txerrikiak…), produktu guztiak sagardo onez eta beste kontsumagarriez lagunduta. Laguntzaileek ere dastatu ahalko dute oso prezio onean.
Gure asmoa kirol jai bat sortzea da, zeinetan ZEUK parte hartuko duzun, lasterketaren leloa hauxe baita: ZEU ZARA
ZEU ZARA ERRONKA
Gainera, taldeka (5 lagun) ere parte hartu ahalko duzu.
Opariak, kamisetak eta trofeoak izango dira. Izen-ematearen prezioa: 20€. Norbanakoaren asegurua izango dute parte-hartzaileek.
PROFILA / PERFIL:
Informazio gehiago / Más información: www.hondarribiarugbycross.com