Web
Analytics
V. SUDUR KROSSA - EGIA - 2014 - Lasterketak.eus V. SUDUR KROSSA - EGIA - 2014 - Lasterketak.eus

V. SUDUR KROSSA – EGIA – 2014

Egiako Arrano elkarteak, Gladys Enea parkean jokatzen den V. SUDUR KROSSA  antolatzen du.

Lasterketaren ibilbidearen gehiena paraje eder batean jokatzen da eta kros honetan guztirako tokia dago: Lehia, gozamena eta batez ere Egiatarroi betidanik definitu gaituena: Umore ona!

-Dutxak Martin Santos plazako polikiroldegian izango dira baita sari banaketa, zozketa eta luntxa ere.

JANTZI ZAPATILAK ETA IZERDITU SUDURRAK!!

 

sudur krossa txiki

SUDUR TXIKI LASTERKETATXOA

Bigarren aldiz, Egiako Sudur Txiki lasterketa ospatuko degu sudur krosaren egun berberean, arratsaldeko 16-etan, helduak irten baino ordubete lehenago. Lasterketa sinbolikoa izango da, haurrak eta kirola elkartzeak du helburu eta berez, ez da sailkapenik izango. Lasterketa 14 urte baino gutxiago dituzten haurrentzako izango da.

 

sudur krossa txiki ibilbidea

Ibilbideari dagokionez, hiru distantzi desberdinetakoa izango da, haurren adinaren arabera. Guztiak ibilbide berdinean oinarritutakoak. Bata bestea baino luzeago. Alde batetik, helduen direnetzat, 10 urte ta 14 inguruan dabiltzenentzat ain zuzen ere. 900 metrotako ibilbide guztiz laua izango dute. Irteera helduak irtetzen diren puntu beretik izango da, eta dena zuzen jarraituko dute Mundaizera ateratzeko dagoen ate berdera ailegatu baina pixkat lehenago arte. Hantxe ziaboga eman, eta irteera puntura itzuliko dira hantxe helmugaratzeko.

Bestalde bigarren ibilbidea, 600 metrotako distantzia duena. Toki berdinetik irten eta erruinak dauden pareraino ailegatuko dira. Hantxe buelta eman eta helmugaratuko dira.

Hirugarren zirkuitua, txikien direnentzat zuzenduta egongo da. Irteera puntu berdinetik atera eta harrizko putzuraino ailegatuko da. Hantxe buelta eman eta helmugaratuko dira.

Ibilbide guzti hauek, gurasoen konpainian korri egiten egin dezakete. Beraz amatxo eta aitatxok, anima zaitezte zuen seme alabak Gladis Eneara ekartzen, primeran pasako dezue eta!

Jantzi zapatilak eta izerditu sudurtxoak!

IBILBIDEA:  3 KILOMETROTAKO IBILBIDEARI BI ITZULI

RECORRIDO:  DOS VUELTAS A UN CIRCUITO DE 3 KILOMETROS

 

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

www.sudurkrossa.com

Event Details
  • Fecha inicio
    2014-04-05 17:00
  • Categoría
  • Dirección
    EGIA - DONOSTIA, GIPUZKOA
Event Search