Aurten Doneztebeko VI. San Silvestrea burutuko da. Dakizuen bezala, gero eta indar gehiago hartzen ari da azkeneko urteetan. Guztiz herrikoia da eta giro bikaina izaten dugu. 18:00etan ttikienak buelta bat emanen diote zirkutoari.
Ondoren helduek 4 km laister eginen dute. Irteera eta helmuga Udaletxe ataritik izanen da eta ibilbide guztia herritik barna izanen da.
Garaileentzat sariak eta korrikalari guztien artean opariak zozketatzen ditugu.
Informazio gehiago: www.erreka.org