Web
Analytics
VIII. PLAZAOLATIK MENDI ERDI MARATOIA - MEDIA MARATON DEL PLAZAOLA - 2014 - Lasterketak.eus VIII. PLAZAOLATIK MENDI ERDI MARATOIA - MEDIA MARATON DEL PLAZAOLA - 2014 - Lasterketak.eus

VIII. PLAZAOLATIK MENDI ERDI MARATOIA – MEDIA MARATON DEL PLAZAOLA – 2014

PLAZAOLAKO NATUR BIDETIK BARNA VIII. MARATOI ERDIA: Leitza – Lekunberri 

Probak, aldaketa txiki batzuk izango ditu:

1.    Data: hirugarren asteburutik laugarrenera pasako da, hau da, irailaren 28an ospatuko da.

2.    Autobusaren irteera ordua, goizeko 9,30ean izango da, Lekunberriko Kiroldegitik.

3.    Probaren irteera ordua, goizeko 10,30ean izango da Urtotik (Leitzatik gertu).

4.    Probaren bukaera Lekunberriko plazan izango da, Sagardoaren egunarekin batera.

5.    Inskripzio epea: irailaren 1etik 26era,  hurrengo loturan:  www.kirolprobak.com

Antolatzailea

KIROLMANK
Burundegia kalea 9 Plazaola Kirolgunea.
31870 – Lekunberri (Nafarroa/Navarra)
Tel.: 948604545
[email protected] 

 
Data: 2014/09/28
Ordua: 10:30
Distantzia: 21
Irteera herria: Leitza (Nafarroa/Navarra)
Helmuga herria: Lekunberri (Nafarroa/Navarra)
Izen-ematea: Hasiera: 2014/09/04 (08:00)
Amaiera: 2014/09/26 (21:00)
Probako kupoa: 350 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Plazaola Kirolgunea Burundegia kalea 9 Lekunberri
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Mugan irteera puntuan Leitza

Izen-emate motak

  • 16 € CHAMPIONCHIP TXIPA PROPIOAREKIN
  • 18 € ANTOLAKUNTZAREN TXIPAREKIN

​IZENEMATEA – INSCRIPCIÓN:

http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1128

ARAUDIA – REGLAMENTO:

  1. Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitatea, eta Leitza, Larraun eta Lekunberriko udalekin batera 2014ko irailaren 28an, igandea, burutuko den lasterketa antolatzen du. Europako Natur Bideen egunean eta Mugikortasunaren astean.
  2. Lasterketak 21Km ditu eta edonork parte hartu ahal izango du, gazteenek 18 urterekin.
  3. Irteera goizeko 10:30etan izanen da
  4. Helmuga Lekunberriko plazan izanen da eta bertan dortsalen kontrola eginen da.
  5. Lasterka egin, baina presarik gabe, Natur Bideaz goza ezazu. Ingurunea zaindu.
  6. Izen-emate mugatua eta aurrez egin beharrekoa, irailaren 1etik 25era bitartean.Egunean bertan ezingo da izen-eman. Inskripzio orria eta argibide guztiakwww.plazaolakirolak.org helbidean dituzue. Antolakuntzak informazioa eguneratu eta oharrak kaleratuko ditu bertan.
  7. DIRU-SARIAK hauek dira: 180€, 120€ eta 80€ lehen hiru gizonezko eta lehen hiru emakumezkoentzat.
    Nafarroako Atletismo Federazioa ez da lasterketaren kontrolaz arduratuko da. Frogako araudian jaso ez diren ataletan, IAAFko nornatiba hartuko da kontutan osagarritzat.
  8. Antolatzaileek proba honen data aldatu edo bertan behera uztea erabaki dezakete.
  9. Izen-emateak arauak eta oharrak onartzea esan nahi du.
  10. Kuota honakoa da: Norbere Chipa eramanda 16€ / Antolakuntzaren Chip-arekin 18€
  11. Izen-emateko kuota ordaindu ondoren ez da itzulketarik egingo.
  12. Tuneletan argi frontala erabiltzea derrigorrezkoa da.
  13. Antolakuntzak froga burutzen den bitartean ematen diren segurtasun aholkuak kontutan hartzea gomendatzen du.
  14. Parte hartzaileek, proba gauzatzerakoan kalte edo galeraren bat jasaten badute, eragindako horren arduradun ez dute probaren antolatzailea hartuko; kalte edo galera hori ez badu antolakuntzaren zabarkeriak edo iruzurrak eragin.
  15. Froga honek prestakuntza fisiko egokia eskatzen du.
  16. Parte hartzaileek osasun azterketa egitea gomendatzen du antolakuntzak.
  17. Kontutan hartu beharko da natur bidean beste txirrindulari edo ibiltariak egon daitezkeela, edo animalia ezberdinen agerpena. 

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: 

http://www.plazaolakirolak.org/

Event Details
  • Fecha inicio
    2014-09-28 10:30
  • Categoría
  • Dirección
    LEITZA - LEKUNBERRI, NAFARROA
Event Search