Web
Analytics
XXXIX. SEI IZAR HERRI KROSA SANTUTXU - 2017 - Lasterketak.eus

XXXIX. SEI IZAR HERRI KROSA SANTUTXU – 2017

20140106_SeiIzarKrosa.jpg

XXXIX. SEI IZAR HERRI KROSA SANTUTXU – 2017

Urtero bezala, 2017ean ere, Santutxuko Familia Elkarteak Sei Izar Krosa antolatu du urtarrilaren 6an, Errege egunean. XXXIX. lasterketa herrikoia da, Santutxuko kaleetan eta Txurdinagako Europa parkean zehar burutuko dena.

Goizeko 11:00etan, Ume eta Gaztetxoentzako lasterketa egingo da, 1,7 km-ko ibilbidearekin, bi mailatan antolaturik, adinaren arabera: lehena, hamar urte artekoentzat, eta bigarrena hamar-hamalau bitartekoentzat.

Ondoren, 11:30ean, hamalau urte baino gehiago dutenentzako Senior lasterketa izango da, 7,5 km-ko ibilbidean zehar.

Lasterketaren irteera eta helmuga Santutxuko Familia Elkartearen egoitzaren aurrean egongo da, hau da, Iturriaga kaleko 55 zenbakiaren aurrean (Briñas ikastetxe parean).

Kros Herritar honetako ohitura da saririk ez ematea. Benetako saria auzotarren txalo-zaparradak dira, parte-hartzaile guztiei eskainitakoak, esker onez. Dena den, antolatzaileek asmoa dute oroigarri bana emateko lasterketa bukatzen dutenei.

Izen-ematea dohainik

Santutxuko Familia Elkartetik deia zabaldu diete ume, gazte eta heldueei, korrikazale eta kirolzaleei oro har, auzoko krosean parte har dezaten. Izen-ematea doan da, eta urtarrilaren 4 eta 5ean egin daiteke elkartearen egoitzan (Iturriaga 55 1.ezkerra) 18:00-21:00 bitartean edota kros egunean bertan proba hasi baino ordubete lehenago.

santutxukofamiliaelkartea@yahoo.com 

​

Ficha TĂ©cnica
  • Fecha inicio
    2017-01-06 11:00 - 11:30
  • Distancia (Km)
    1,700 - 7,500
  • Fecha fin
    2017-01-06
  • Estado
    Expired
  • CategorĂ­a
  • DirecciĂłn
    SANTUTXU, BILBO, BIZKAIA
Clasificaciones
    No se han encontrado
Otras ediciones

No se han encontrado