Web
Analytics
EUSKAL SELEK. ALDEKO X. LASTERKETA - 2009 - Lasterketak.eus EUSKAL SELEK. ALDEKO X. LASTERKETA - 2009 - Lasterketak.eus

EUSKAL SELEK. ALDEKO X. LASTERKETA – 2009

20090621_EuskalSelekzioarenAldekoKrosaWeb.jpg

kartelaAurtengo Euskal Selekzioaren Aldeko Lasterketa ekainaren 21ean ospatuko da Bilbon”

Hamargarren lasterketa jadanik, hasi ginenetik. Hamar urte hauetan lasterketa garatuz, hobetuz joan da, bai antolakuntza eta prestaketa aldetik izandako garapenari dagokionean, baita partehartzeari, kuantitatiboki (1.000 korrikalaritik gora biltzen ditugu) zein kualitatiboki Euskal Herriko punta puntako korrikalariak datoz.

 

Frogari zehazki dagokionean, partehartzaileen adinaren arabera bi ibilbide ezberdin ditu.

Batetik 14 urte artekoak, 1.860 metroko ibilbidearekin Uribitarte paseoan hasi eta bukatuko litzatekeelarik. Hauek inskripzioa doakoa lukete. Lasterketa hau, 11:00etan hasiko litzateke.

15 urtetik gora, 6.500 metroko ibilbidea lukete, proba 11:30etan hasiz Uribitarte paseoan hasi eta bukatuko litzatekeelarik ere.

Hauen inskripzioa, 7 eurotakoa da ekainaren 20 baino lehenago egin ezkero.

Inskripzioa, FORUM ARTEA, FORUM BILBONDO, FORUM CAMPUZANO eta FORUM ABADIÑO, FORUM MEGAPARK, FORUM BALLONTI eta FORUM LAUDIO guneetan egin liteke.

Bestetik, lasterketa egunean bertan 9 eurotara inskribatu daiteke lasterketa burutuko den lekuan.

Behin izena ematea ordaindu ondoren, opari moduan kamiseta bana jasoko du bakoitzak. Partehartzaileen sexu eta adinaren arabera, zortzi maila ezberdin daude, maila bakoitzeko hiru sari egongo direlarik.

Dena den, guztiontzako egongo dira opariak, bereziki haurrentzako. Azkenik, partehartzaile guztientzat, jateko eta edateko hornikuntza egongo da.

Informazio gehiago / Más información: www.esait.org

Event Details
  • Hasiera data
    2009-06-21 08:22
  • Helbidea
    BILBO, BIZKAIA
Artxibo
Event Search