Web
Analytics
III. GALDAKAOKO HERRI KROSA - 2014 - Lasterketak.eus III. GALDAKAOKO HERRI KROSA - 2014 - Lasterketak.eus

III. GALDAKAOKO HERRI KROSA – 2014

INFORMAZIOA / INFORMACIÓN

GALDAKAOKO III. HERRI KROSA

2014 / 4 / 27 – 11:00

Kategoriak eta distantziak:
2.060 metroko zirkuitua. Asfaltatua. Urretan.

Umetxoak (2004 eta 2005an jaiotakoak, 9-10 urte):
Irteera ordua: 11:00etan. Distantzia: 600 metro. Itzuli 1 “A” zirkuituari.
9 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute nagusi batek lagunduta badoaz.

Umeak (2002 eta 2003, 11-12 urte):
Irteera ordua: 11,15ean. Distantzia: 1000 metro. Itzuli 1 “B” zirkuituari.

Gaztetxoak eta Kadeteak (1999, 2000 eta 2001 urteetan jaioak, 13-15 urte):
Irteera ordua: 11,30ean. Distantzia: 2000 metro. Itzuli 2 “B” zirkuituari.

Gazteak, Juniorrak, Seniorrak eta Beteranoak (1998 urtean eta aurrekoetan jaiotakoak, 16 urtetik gorakoak):
Irteera ordua: 12,00etan.
Distantzia Gazteak-Juniorrak: 4.120 metro. Itzuli 2 “A+B+C” zirkuituari.
Distantzia Seniorrak-Beteranoak: 8.240 metro. 4 itzuli “A+B+C” zirkuituari.

Parte hartzen duten atletek Urretako kiroldegiko aldagelak erabili ahali zango dituzte.

Aurten urrats bat gehiago emon gura dogu Herri Krosa intregratzaileagoa izateko eta pertsona guztiei zabalik egon daiten. Horregaitik, edizino honetan “Pertsona urrituak” kategoria sartuko dogu, urritasunen bat daukien pertsonek be parte hartu ahal izan dagien, jardunaldi atletikoaz eta jai giroaz gozatuz.

Kategoria honetan gura daben pertsonek parte hartu ahal izango dabe, sexu eta adin muga barik, lasterketa bakarrean, 1.200 metroko ibilbideagaz, 11:45ean hasita. Inskripzinoak web honetan be egin leiz, gainerako atleten moduan eta beste parte-hartzaileek daukiezan eskubide berakaz (kamiseta, sari zozketa…). Era berean, probaren egun berean be izena emon leikie (09:00 – 10:30). Kategoria honetan ez da azken sailkapenik egongo, profil sozialari lehentasuna emonaz.

SARIAK – PREMIOS:

1. sailkatu senior gizonezkoa: Garaikurra+txapela.
1. sailkatu senior emakumezkoa: Garaikurra+txapela.

Sariak eskudirutan lehenengo hiru sailkatu gizonezko eta emakumezkoentzat kategoria absolutuan: 100 euro (1.), 60 euro (2.) eta 40 euro (3.).

Saria herriko lehenengo sailkatu gizonezko eta emakumezkoarentzat kategoria absolutuan.
Garaikurrak lehenengo hirurentzat kategoria eta sexu bakoitzean.

Sari-zozketa probaren amaieran.

Oroigarri gisa kamiseta bat oparituko da dortsala hartzean.

Poltsa bat janari eta freskagarriekin parte hartzaile bakoitzarentzat proba amaitutakoan.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: 

http://www.galdakao.net/herrikrosainformacion.shtml

Event Details
  • Hasiera data
    2014-04-27 02:58
  • Helbidea
    GALDAKAO, BIZKAIA
Event Tags
Artxibo
Event Search