Hemeretzi urte geroago, donostiarrek Kontxako Hondartzako Krosean parte hartzeko aukera izango dute datorren abenduaren 20an. Oinutsik edo zapatilekin bada ere, kontua da Gabonen atarian egiten zen proba xarmangarri hau berreskuratu dutela herritarren zorionerako, Olentzeroren oparia bailitzan.
Lasterketaren 28. edizioa izango da aurtengoa, baina 1989. urteaz geroztik ez da ospatu. Donostiako Atletiko elkarteak antolatuko du,
iraganean bezala. «Lasterketa antolatzeari utzi genion krosa krisian zegoelako eta jende gutxik hartzen zuelako parte. Esperimentu
moduan egingo dugu, ondo ateraz gero datozen urteetan antolatzen jarraitzeko asmoarekin», azaldu du Donostiako Atletikoko kide
Jose Martinek. Aurtengoa oso lasterketa berezia izango dela aurreratu zuen, elkarte antolatzaileak bere sorreraren 50. urtemuga betetzen baitu. Arratsaldean izango da, itsasaldiak hala behartzen duelako. Itsasbeherarekin antolatuko dute. «Jose Ignacio Sudupe irundarra da garaipen gehien dituen atleta», jakinarazi du Martinek. Garaileak garaile, izen bat nabarmenduko da guztien gainetik, hots, Miguel Uriarterena. Izan ere, Donostiako Atletikoko Zuzendaritza Batzordeko kide izandakoari ohore egingo baititote. Uriarte 2001. urteko azaroan zendu zen gaixotasun larri baten ondorioz. Miguel Uriartek sortuta Hain zuzen ere, Kontxako Hondartzako Krosaren sortzailea Miguel Uriarte izan zen. 1942. urtean Pasai Donibanen jaiotako gipuzkoar honek atletismoari lotura eman zuen bizitza gehiena, lehenengokirolari gisa ¬Donostiako maratoian eta hainbat Behobia-
Donostia lasterketetan izan zen eta gero bere betiko klubeko kide bezala. Honen harira, Donostiako Atletikoko atletismo saileko presidentea
izan zen. Kirol arloan egindako ekarriagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak saria eman zion 2001. urteko Gipuzkoako Kirolarien Galan.
Atletismoa ez ezik, Uriartek ere beste zaletasun batzuk zituen: mendia, argazkilaritza, atletismoari buruzko artikuluak idaztea…
Kontxako Hondartzako Krosa berreskuratuz, egin zezaketen omenaldirik aproposena eskainiko diote Uriarteri.
Bi lasterketa Abenduaren 20an bi lasterketa egingo dira. 16.45ean, gaztetxoen probari emango diote hasiera.
1.500 metro izango ditu. 17.00etan, berriz, helduei egokituko zaie txanda. 4.000 metroko ibilbidea egin beharko dute hauek.
Federatuta ez dauden lasterkariek ere parte hartu ahalko dute. Irteera eta helmuga guneak Donostiako Atletiko klubaren egoitzaren
aurrean ezarriko dituzte, Kontxako hondartzan, alegia.
Izena ematea ondorengo helbideetan egin beharko da:
www.herrikrossa.com
www.clubatss.com