Web
Analytics
VII. BERMEOKO HERRI LASTERKETA - Lasterketak.eus VII. BERMEOKO HERRI LASTERKETA - Lasterketak.eus

VII. BERMEOKO HERRI LASTERKETA

Udalaren Kirol Patronatua.

Arene auzoa z.g. – 48370 Bermeo – Tel.: 94 617 9180 Faxa: 94 688 0712
[email protected] / www.bermeo.org

BERMEOKO VII. HERRI LASTERKETA

DATA: 2011ko urtarrilaren 30ean, domekan.

HERRIA: Bermeo.

LASTERKETA EZBERDINEN HASIERA TOKIA: Bermeoko lamera.

ORDUA: Lasterketa nagusia goizeko 11:45ean izango da. (Beste lasterketak goizago hasiko dira).

LASTERKETAREN IZAERA.
Popularra, soziala eta konpetizioa helburu bezala ez duena.

EKINTZAREN HELBURUAK
´ü▒ Herritarrak kirol jardueraz sentsibilizatzea. Osasuna eta kirolaren arteko harreman estua azaldu.
´ü▒ Kirola Bermioko kaleetan ikustea eta batez ere sentitzea.
´ü▒ Kirol ezberdinak herritarrei hurbiltzea. Konpetizio ezaugarria populartasun ezaugarriaz ordezkatu. Ekintza herrikoiak bultzatu, adin ezberdinetara zuzendutako kirol ekintzak planteatu, baita adin guztiak barne hartzen dituen ekintzak proposatu, umeei dagokienez kirol hezitzailea bultzatu, …
´ü▒ Kirola ez dela federatuen gauza bakarrik, denona da eta denok parte hartu dezakegula.
´ü▒ Aurreko urteetako lasterketei jarraipena ematea, jakinda korrikalarien artean erantzun ezin hobea eduki duela.

NORI ZUZENDUTA
Bermeoko herritar guztiei zuzendutako kirol ekintza da. Edonork parte hartzeko aukera izango du.
Adin guztietako herritarrek kirol ekitaldi honetan parte hartzea nahi dugunez, 4 lasterketa egitea pentsatu dugu: Umeak, Txikiak , Gazteak eta Nagusiak

LASTERKETA EZBERDINAK

EURIA EGINEZ GERO IZENA EMATEKO GUNEA ARTZA FRONTOIAN JARRIKO DA.

UMEAK (adina: 4 – 6 urte)

100 metro

TXIKIAK (adina: 7 – 10 urte)
800 metro

GAZTEAK (adina: 11 – 14 urte)
1500 metro

NAGUSIAK (adina: 15 urte edo gehiago)
Ibilbidea: 8 km.

OHARRA: 11-15 urte bitarteko gazteak lasterketa nagusian parte hartu dezakete, beti ere pertsona nagusi baten ardurapean dagoelarik (berarekin korrika) edo gurasoen baimena duelarik.

ORDUTEGIAK:
Gazteak: goizeko 11:00etan hasiko dira.
Txikiak: goizeko 11:10an hasiko dira.
Umeak: goizeko 11:20ean hasiko dira
NAGUSIAK: Goizeko 11:45ean.

INFORMAZIO GUNEAK
1. Bermeoko Araneko kiroldegiko sarrera bulegoan.
2. Web horri honetan:
www.bermeo.org

IZEN EMATEA
´ü▒ Bermeoko Araneko kiroldegian.
´ü▒ Lasterketa egunean ere apuntatzeko aukera dago, hala ere, antolatzaileen lana errazteko, egunak lehenago apuntatzea eskertuko litzateke.
´ü▒ Izena ematea:
Umeak, txikiak eta gazteak: 1 euro.
Nagusiak: 2 euro.
´ü▒ Izena emateko orduan korrikalari bakoitzak paper bat sinatuko dau non bere osasun egoeraren barri delarik lasterketan parte hartzen duela.

DUTXAK
Lasterketa bukatu ondoren dutxatzeko aukera egongo da Araneko kiroldegian.
Udalaren Kirol Patronatua. Arene auzoa z.g. – 48370 Bermeo – Tel.: 94 617 9180 Faxa: 94 688 0712
[email protected] / www.bermeo.org IFK: P4800047E

ABITUALLAMIENTOA
Lasterketa nagusian parte hartzen daben korrikalariek, lasterketan zehar ura edateko aukera eukiko dabe. Ibilbidean zehar gune bat egongo da oraindik zehaztu gabe.

JANARIA ETA EDARIA.
Lasterketa bukaeran janaria eta edaria eskeiniko jake partehartzaile guztiei (ura, yogurrak). Partehartzaile guztiei poltsa batean edaria, janaria eta opari bat (oroigarri bezala) emango jake.

DORTSALA Aurton ere izena ematerako orduan korrikalari bakoitzari bere dortsala emango jako, lasterketa egunean eraman beharrekoa. Korrikalari batzuei (ume, txiki eta gazteei) ikastetxeetan banatuko jake, zentru bakoitzeko arduradunen eskutik. Nagusiei Areneko kiroldegian emango jake.

KOLABORATZAILEAK
´éž BBK, ITSUKI IRRATIA, HITZA, EUSKALTEL, KAIKU, COCA COLA, FESTAK.COM, SAN FRANTZISKO HERRI ESKOLA, SAGRADO CORAZON IKASTETXEA, ELEIZALDE IKASTOLA ETA IGNACIO AROCENA INSTITUTUA.
LASTERKETAREN KONTROLAN DAUDEN HERRIKO INSTITUZIO EZBERDINAK.
1. UDALTZAINGOA
2. HERRI BABESA
3. GURUTZE GORRIA
4. TARASKA ATLETISMO TALDEA.
5. BERMEOKO UDALAREN KIROL PATRONATUA
6. HERRIKO BOLONDRESAK
7. IZARO BIKERS MOTO ELKARTEA.

2011ko LASTERKETAN BATUKO DEN DIRUA ASPANOVAS ELKARTEARI EMANGO DIOGU.

ARGAZKIAK / FOTOS [2011]

Event Details
  • Hasiera data
    2011-01-30 13:49
  • Kategoria
  • Helbidea
    BERMEO, BIZKAIA
Event Tags
Artxibo
Event Search