BERMEOKO VIII. HERRI LASTERKETA
DATA: 2012ko urtarrilaren 29an, domekan.
HERRIA: Bermeo.
ANTOLATZAILEAK: UDALAREN KIROL PATRONATUA ETA TARASKA ATLETISMO TALDEA
LASTERKETA EZBERDINEN HASIERA TOKIA: Bermeoko lamera.
ORDUA: Lasterketa nagusia goizeko 12:00etan izango da. (Beste lasterketak
goizago hasiko dira).
LASTERKETAREN IZAERA
Popularra, soziala eta konpetizioa helburu bezala ez duena.
EKINTZAREN HELBURUAK
– Herritarrak kirol jardueraz sentsibilizatzea. Osasuna eta kirolaren arteko
harreman estua azaldu.
– Kirola Bermioko kaleetan ikustea eta batez ere sentitzea.
– Kirol ezberdinak herritarrei hurbiltzea. Konpetizio ezaugarria
populartasun ezaugarriaz ordezkatu. Ekintza herrikoiak bultzatu, adin
ezberdinetara zuzendutako kirol ekintzak planteatu, baita adin guztiak
barne hartzen dituen ekintzak proposatu, umeei dagokienez kirol
hezitzailea bultzatu, …
– Kirola ez dela federatuen gauza bakarrik, denona da eta denok parte
hartu dezakegula.
– Aurreko urteetako lasterketei jarraipena ematea, jakinda korrikalarien
artean erantzun ezin hobea eduki duela.
NORI ZUZENDUTA
Bermeoko herritar guztiei zuzendutako kirol ekintza da. Edonork parte
hartzeko aukera izango du.
Adin guztietako herritarrek kirol ekitaldi honetan parte hartzea nahi
dugunez, 4 lasterketa egitea pentsatu dugu: Umeak, Txikiak , Gazteak eta
Nagusiak
LASTERKETA EZBERDINAK
EURIA EGINEZ GERO IZENA EMATEKO GUNEA ARTZA FRONTOIAN JARRIKO DA.
UMEAK (adina: 4 – 6 urte)
100 metro Udalaren Kirol Patronatua. Arene auzoa z.g. – 48370 Bermeo – Tel.: 94 617 9180 Faxa: 94 688 0712
[email protected] / www.bermeo.org IFK: P4800047E
TXIKIAK (adina: 7 – 10 urte)
800 metro
GAZTEAK (adina: 11 – 15 urte)
1500 metro
NAGUSIAK (adina: 15 urte edo gehiago)
Ibilbidea: 8 km.
OHARRA: 11-15 urte bitarteko gazteak lasterketa nagusian parte hartu
dezakete, beti ere pertsona nagusi baten ardurapean dagoelarik
(berarekin korrika) edo gurasoen baimena duelarik.
ORDUTEGIAK:
Gazteak: goizeko 11:00etan hasiko dira.(11-15)
Txikiak: goizeko 11:20an hasiko dira.(7-10)
Umeak: goizeko 11:40ean hasiko dira (4-6)
NAGUSIAK: Goizeko 12:00etan.
INFORMAZIO GUNEAK
1. Bermeoko Araneko kiroldegiko sarrera bulegoan.
2. Web horri honetan: www.bermeo.org
IZEN EMATEA
– Bermeoko Araneko kiroldegian.
– Lasterketa egunean ere apuntatzeko aukera dago, hala ere,
antolatzaileen lana errazteko, egunak lehenago apuntatzea eskertuko
litzateke.
– Izena ematea:
Umeak, txikiak eta gazteak: 1 euro.
Nagusiak: 2 euro.
– Izena emateko orduan korrikalari bakoitzak paper bat sinatuko dau non
bere osasun egoeraren barri delarik lasterketan parte hartzen duela.
DUTXAK
Lasterketa bukatu ondoren dutxatzeko aukera egongo da Araneko
kiroldegian eta Artza frontoian.
ABITUALLAMIENTOA
Lasterketa nagusian parte hartzen daben korrikalariek, lasterketan zehar
ura edateko aukera eukiko dabe. Ibilbidean zehar gune bat egongo da oraindik
zehaztu gabe.
JANARIA ETA EDARIA
Lasterketa bukaeran janaria eta edaria eskeiniko jake partehartzaile
guztiei (ura, yogurrak). Partehartzaile guztiei poltsa batean edaria, janaria eta
opari bat (oroigarri bezala) emango jake.
DORTSALA
Aurton ere izena ematerako orduan korrikalari bakoitzari bere dortsala
emango jako, lasterketa egunean eraman beharrekoa.
Korrikalari batzuei (ume, txiki eta gazteei) ikastetxeetan banatuko jake,
zentru bakoitzeko arduradunen eskutik. Nagusiei Areneko kiroldegian
emango jake.
KOLABORATZAILEAK
BBK, ITSUKI IRRATIA, HITZA, KAIKU, COCA COLA,
FESTAK.COM, SAN FRANTZISKO HERRI ESKOLA, SAGRADO
CORAZON IKASTETXEA, ELEIZALDE IKASTOLA ETA
IGNACIO AROCENA INSTITUTUA.
LASTERKETAREN KONTROLAN DAUDEN HERRIKO INSTITUZIO EZBERDINAK.
1. UDALTZAINGOA
2. HERRI BABESA
3. GURUTZE GORRIA
4. TARASKA ATLETISMO TALDEA.
5. BERMEOKO UDALAREN KIROL PATRONATUA
6. HERRIKO BOLONDRESAK
7. IZARO BIKERS MOTO ELKARTEA.
Informazio gehiago / Más información: www.bermeokoudala.net