
Sariak honako hauek izango dira:
- Nagusien mailako 1. gizonezko sailkatuarentzako: Garaikurra+txapela+100 euroko txartela Ugao-Miraballeseko dendetan erabiltzeko.
- Nagusien mailako 1. emakumezko sailkatuarentzako: Garaikurra+txapela+100 euroko txartela Ugao-Miraballeseko dendetan erabiltzeko.
- Saria kategoria nagusian herriko lehen sailkatuentzako (gizonezkoa eta emakumezkoa).
- Garaikurrak kategoria eta sexu bakoitzeko lehen hiru sailkatuentzako.
- Proba amaitu ostean parte hartzaile guztien artean sariak zozkatuko dira.
- Proba amaitu ostean parte hartzaile bakoitzari janariz eta freskagarriz osatutako poltsa bana.
Aurten ere ibilbidea asfalto gainean izango da. Herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriaren Enparantzatik abiatuta, Arandiako kirol instalazioak inguratu eta abiapuntura itzuliz. Zirkuituak 1.100 metro ditu eta kategoriaren arabera buelta bakarra edo gehiago emango zaizkio. Txikienek euren neurriko zirkuitua izango dute, 400 metrokoa.
Probak ondorengo mailak eta distantziak izango ditu:
- Lehiaketaz kanpo (2008an eta ostean jaiotakoak, 8 urte baino gutxiagokoak): parte hartu ahalko dute, betiere pertsona heldu baten laguntzaz. Lasterketa honek ez du sailkapenik izango, baina sarien zozketan hartuko dute parte.Irteera ordua: 11,00etan. Distantzia: 400 metro.
- Aurrebenjaminak eta benjaminak (2005, 2006 eta 2007an jaiotakoak, 8-10 urte):Irteera ordua: 11,00etan. Distantzia: 400 metro.
- Kimuak eta 1. urteko haurrak (2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak, 11-13 urte):Irteera ordua: 11,25etan. Distantzia: 1.110 metro.
- 2. urteko haurrak eta kadeteak (1999, 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak, 14-16 urte): Irteera ordua: 11,40etan. Distantzia: 2.220 metro.
- Gazteak-Nagusiak (1997 urtean eta aurretik jaiotakoak, 17 uretatik gorakoak): Irteera ordua: 12,00etan. Distantzia: 5.550 metro.
Lasterketa guztiak mistoak izango dira (gizonezkoak eta emakumezkoak).
Parte hartzaileek, horrela nahi izanez gero, El Jaro udal kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:
http://www.herrikrosaugao.eus/