
EGUNA: Urtarrilaren 25a, igandea
TOKIA: Algorta-Getxo
IRTEERA: Algortako etorbidea 104 (AlgorakoBatzokiaren aurrean).
IBILBIDEAK: kartelean beheko mailetarakoibilbidea gorriz ageri da eta besteguztietarako orlegiz.
IZEN-EMATEAK: dohan
IZEN-EMATEKO ERAK:
Ostirala den Urtarrilaren 23ko 24:00ak arte, online http://www.itxartu.com webgunea erabiliz.
Fadura Polikikiroldegian Urtarrilaren 22ko 19:00ak arte
Kantxa Kirol Moda eta Gaztañaga Kirolak dendetan Urtarrilaren 22ko19:00ak arte.
Krosaren egunean lasterketa bakoitzaren hasiera baino ordu erdi batl ehenago behintzat, Algortako Batzokian.
Gainera, Klubek eta Ikastetxeek bere lasterkari guztiak batera inskribitu ditzakete [email protected] helbide elektronikoan,www.itxartu.com webguneko informazioan ageri den excel orria betez eta bidaliz.
Lasterketaren egunean Algortako Batzokian mahai bereziak jarriko dira posta elektronikoaz izena eman duten guztiek azkar beren dortsalak jaso ditzaten.
Klub eta Ikastetxeei dagokienean, dortsal horiek elkartuta eta ordezkariari edo pertsona arduraduari emateko prest izango ditugu.
SAILKAPENAK: Lasterketa guztietanmutil/gizonek eta neska/emakumeekbatera korrituko dute, nahiz eta mailabakoitzean bi sailkapen egongo diren.
DOHAKO HAMAIKETAKOTXOA: mailaguztietako lasterkari guztiek helmugarairistean urdaiazpikozko ogibitarteko etaedari bana hartzeko bale bat hartukodute, Sustrai Taberna, Salem eta Batzokiko Tabernaren opari.
SARIAK
Haur mailako lasterkari eta gazteago guztiek helmugara heltzean garaikur bana bederen jasoko dute (txikak,aurre umetxoak, umetxoak, kimuak eta haurrak mailetakoek).
Beste mailetan garaikurrak sailkatu hauei emango zaizkie:Mutil kadeteak: 1.ari, Neska kadeteak: 1.ari, Mutil gazteak: 1.ari, Neska gazteak: 1.ari, Mutil juniorrak: 1.ari, Neska juniorrak: 1.ari, Gizon beteranoak: 1, 2, eta 3.ari, Emakume beteranoak: 1., 2. eta 3.ari.
Gizon seniorrak: 1., 2., eta 3.ari. Emakume seniorrak: 1., 2., eta 3.ari. Sariak Sari-banaketaren unean jaso behar dira eta banaketa Seniorren lasterketa bukatu ondoren egingo da.
TRAFIKOA: 11:00etatik 13:00etara itxita egogo da.
GARRAIOA: Algortatik kanpo bizi direnkorrikalari guztiei metroz Algortako geltokiraino etorri daitezela aholkatzen die Itxartu Taldeak, geltoki eta lasterketen irteeraren artean 300 m.baino ez baitago. Eta ibilgailuz etorriz gero, Portu zaharreko zabalgunean kotxea utzi eta handik Algortako erdigunera igo daitezela.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: