Web
Analytics
XXXIV. SAN SILVESTRE - VILLABONA-ZIZURKIL - URTE ZAHARREKO LASTERKETA - 2017 - Lasterketak.eus XXXIV. SAN SILVESTRE - VILLABONA-ZIZURKIL - URTE ZAHARREKO LASTERKETA - 2017 - Lasterketak.eus

XXXIV. SAN SILVESTRE – VILLABONA-ZIZURKIL – URTE ZAHARREKO LASTERKETA – 2017

20131231_BillabonakoUrteZaharrekoKrosa.jpg

​XXXIV.  VILLABONA-ZIZURKILGO  URTE ZAHARREKO LAISTERKETA

ARAUTEGIA / REGLAMENTO

 

1.artikuloa: Villabonako Zunbeltz Elkarteak  eta Zizurkilgo Urkamendi elkarteak  Urte Zaharreko laisterketa  antolatzen dugu  Abenduak 31 arratsaldeko 15.45 etan  haurrekin hasita. Laisterketa honetan edonork parte har dezake, edozein kategoria, sexu, edo hiritasuna duela ere, kirolari federatua bada edo ez. Izen emateko epea egun berean izango da

2.artikuloa: Lehiaketa adina arabera izango da: proba nagusian 6,5 Km  burutu beharko dituzte 3 buelta emanez.

Infantil eta kadeteak proba nagusia hasi baino 5 minutu lehenago hasiko dira.

3.artikuloa:Izen ematea Herrikrosa.eus egingo da, eta, egun berean, goizez eta arratsaldez, Urkamendi Elkartea.

4.artikuloa:

Maila
 Urtea  Irteera Ordua
Luzera
Benjamin
8-9
16.00
ibilbide txikian-1 buelta kontrolatua 800m
Alebinak
10-11
16.10
2 buelta ibilbide txikia( 1 kontrolatuak) 1,600m
Infantilak
12-13
16.28
1 buelta:2,5 Km ibilbide nagusia
Kadeteak
14-15
16.28
2 buelta:4,3 Km ibilbide nagusi
Jubenilak
16-17
16.30
3 buelta:6.5 Km ibilbide nagusia
Proba nagusia
< 35
16.30
3 buelta: 6.5 Km ibilbide nagusia
Beteranoak:
+35
16.30
3 buelta: 6,5 Km ibilbide nagusia

5.artikuloa: SARIAK: Kategoria bakoitzeko lehenengo gizonezko eta emakumezkoari trofeoa.
Proba nagusian, bigarren gizonezko eta emakumezkoak afarirako gonbitea jasoko dute., lehendabiziko gizonezko eta emakumezkoak bezala

Bestalde 10 afariren zozketa egingo da partehartzaile guztien artean Urkamendi elkartean egitekoa.

6.artikuloa: Laisterketa, Zunbeltzeko eta Urkamendiko  kide eta laguntzaileek kontrolatuko dute  epaile gisa .

7.artikuloa: Antolatzaileek partehartzaileei laisterketa baino lehen azterketa medikoa egitea gomendatzen die, kirol-ekintzaren arriskua norberaren gain baitago.

8.artikuloa: Antolatzaileek ez dira proba honetan norberak bere buruari edo besteren bati egin lekioken kalte edo lesioen erantzule izango, ezta besteren batek partehartzaileari egin lekiokeen kaltearena ere.

9.artikuloa: Partehartzaile guztiek, parte hartzeagatik, arau hauek onartzen dituzte. 

Probako zuzendari teknikoa: Jon Lizarribar

Telefono zenbakia: 619 465 004

Posta elektronikoa: [email protected]

ZUNBELTZ ETA URKAMENDI ELKARTEAK

Event Details
  • Hasiera data
    2017-12-31 23:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    VILLABONA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search