Web
Analytics
avril 2019 – Page 2 – Lasterketak.eus

Monthly Archives: avril 2019

Kilimon Trail mendi-lasterketa jokatuko dute larunbatean (apirilak 6) Mendaro inguruetako mendietan. Iaz hasitako bidetik, zailtasun desberdineko bi ibilbide izango ditu probak, bata 23 kilometrokoa eta 1.650 metroko gainbehera positiboa duena eta bestea 11 kilometrokoa eta 900 metroko gainbehera positiboarekin.
Gabirian 24 kilometroko lasterketa ohiko ibilbidean lehiatuko da, luzea bakarrik. 150 korrikalarik eman dute izena. Goierri Kopa Traileko laugarren proba da.
Lasterketa motzean, Kamel Ziani oriotarra eta Jone Zabaleta azkoitiarra izan dira azkarrenak. Gurpil aulkidunen kategorian, Ion Galarraga sailkatu da lehen postuan. Maratoi erdiko lehen azpeitiarrak eta azkoitiarrak, berriz, Xabat Mancisidor, Marcos Zaldibia, Maider Korta eta Nerea Etxeberria izan dira.