Web
Analytics
BERAKO MENDI MARATOI ERDIRAKO IZEN-EMATEA MARTXOAREN 1EAN IREKIKO DA - Lasterketak.eus BERAKO MENDI MARATOI ERDIRAKO IZEN-EMATEA MARTXOAREN 1EAN IREKIKO DA - Lasterketak.eus

BERAKO MENDI MARATOI ERDIRAKO IZEN-EMATEA MARTXOAREN 1EAN IREKIKO DA

BERAKO MENDI ERDI MARATOIA

Apirilaren 10ean, igandea, egingo den Berako Mendi Maratoi Erdian izena emateko epea martxoaren 1ean irekiko da, 15:00etatik aurrera, www.pb-organisation.com webgunean.

2019an lasterketa egin zen azken aldian bezala, 525 dortsal egongo dira eskuragarri. Dortsalak agortzen ez badira, izen-ematea apirilaren 7an itxiko da.

Izen-ematearen prezioa 28 euro izanen da korrikalari federatuentzat eta 32 euro federatu gabeentzat. Izena eman ahal izateko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik www.pb-organisation.com webgunean erregistratua egotea.

Izena emandakoan ez da ordaindutakoa itzuliko, baina titularitatea apirilaren 7ra arte aldatu ahal izango da, lasterketa aurreko ostegunera arte.

Aurten, Berako Mendi Maratoi Erdia Nafarroako Mendi Lasterketen Banakako Txapelketaren parte izango da. Nafarroako Mendi Federazioaren lizentzia duten korrikalari guztiek titulua eskuratzeko aukera izanen dute.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search