Web
Analytics
ehunmilak: 2020 edizioko hiru lasterketak BERTAN BEHERA - Lasterketak.eus ehunmilak: 2020 edizioko hiru lasterketak BERTAN BEHERA - Lasterketak.eus

ehunmilak: 2020 edizioko hiru lasterketak BERTAN BEHERA

ehunmilak, COVID-19 ADIERAZPENA

EHUNMILAKeko korrikalari, boluntario, adiskide, laguntzaile eta babesle estimatuak.

ehunmilak Ultra-Trail, goierriko2haundiak trail eta marimurumendi Marathon lasterketen zuzendaritza eta antolakuntzako batzordeko kideok, COVID-19 Koronabirusak eragindako egoera sakon aztertu ostean, 2020 edizioko hiru lasterketak BERTAN BEHERA UZTEA erabaki dugu.

Gure ustetan, ekitaldi hau aurrera ateratzeko orain arte egindako lana eta ilusio guztia ez dira nahiko izango gure lasterketen ezaugarri diren oinarrizko bi zutabe nagusiak erabat ziurtatzeko: korrikalarien eta boluntarioen erabateko segurtasuna eta lehiaketen kalitatea.

Tristura handiz hartu dugu erabaki hau, baina beti bezala, konpetizioko protagonistengan pentsatuz hartu dugu. Ziur gaude ulertuko gaituzuela. Horregatik, ohiz kanpoko egoera baten aurrean egonik eta gure Araudia alde batera utziz, INSKRIPZIOAREN %100a ITZULIKO diegu korrikalariei.

Amaitzeko, gure eskerrik zintzoena adierazi nahi diegu boluntario, laguntzaile eta babesle guztiei. Beraiek gabe ezinezkoa izango zen aurreko 10 edizioak ospatzea. Orain, zuen indar guztia pandemia honen aurka jartzeko ordua da, etorkizun laburrean berriro mendiaz eta mendi lasterketetaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Ehunmilakeko Zuzendaritza batzordea

Informazio gehiago: www.ehunmilak.com

Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/

Twitter: @ehunmilakg2

Instagram: https://www.instagram.com/ehunmilak_ultratrail/

Harremanetarako: [email protected]

Kontakturako telefonoa: 676180690 (Iñaki)

Traola ofiziala: #ehunmilak20

Leave a Comment

Artxibo
Event Search