Web
Analytics
EHUNMILAK ULTRA-TRAIL: OSTEGUNEAN IREKIKO DIRA IZEN EMATEAK - Lasterketak.eus EHUNMILAK ULTRA-TRAIL: OSTEGUNEAN IREKIKO DIRA IZEN EMATEAK - Lasterketak.eus

EHUNMILAK ULTRA-TRAIL: OSTEGUNEAN IREKIKO DIRA IZEN EMATEAK

  • urteko uztailaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da ehunmilak proben 11. edizioa. Antolakuntza batzordea gogotsu dabil lanean 2022ko ehunmilak proiektuko 3 lasterketak antolatzen.
  • Bi urte oso gogorren ondoren, Goierrin elkarrekin korrika egiteko garaia iritsi da. Beasaindik irten, aurreskuaren ondoren oilo-azalarekin eta plaza zein inguruak jendez gainezka daudelarik, Larraizko giza katea gauean, txalaparta Txindokin… Eta, batez ere, 1.600 boluntario horiek eta inoiz mendi hauetan bakarrik lasterka egiten utziko ez zaituzten ikusleak dituzue zain.
  • Ostegun honetan, azaroaren 11n, arratsaldeko 17:00etan irekiko da izen ematea gure webgunearen bidez. https://www.ehunmilak.com/eu/
  • Proba paregabea da, bi parke natural (Aralar eta Aizkorri-Aratz) eta 30 udalerri zeharkatzen ditu. Aurten ere hiru lasterketa klasikoak mantenduko dira: ehunmilak Ultra-Trail (168k/D+11.000m), goierriko bi haundiak trail (88k/D+6.000m-rekin) eta marimurumendi maratoia (42k/D+2.300m).
  • Partehartzaile kopuruak proba bakoitzerako honakoak dira:
    • ehunmilak → 515 partaide (bai banaka zein taldeka).
    • g2h → 515 partaide.
    • mmm → 265 partaide.
  • Ekitaldi honek duen maila mantentzeko asmoz 11. edizio honetarako izen emate prezioak %5 igo Kontuan hartu behar da ehunmilak proiektuaren sorreratik behin bakarrik igo direla izen emate prezioak. Urtetik urtera antolaketa handitzen joan da eta korrikalariei eskaintzen zaizkien baliabideak ere gehituz joan dira, hau honela datorren edizio honetan izen emateetako prezioek historikoki bigarren igoera izango dute beti ere korrikalari orain arteko babesa bueltan emateko helburuarekin.
  • Izen emate prozesua 2020ko modu berean egingo da: ehunmilak probarako modu zuzenean; g2h eta mmm probetarako izen emate pausatuago bat eginez.
  • 3 lasterketetako araudiak eguneraturik daude web orrian hainbat aldaketa txikirekin.

——

Informazio gehiago: www.ehunmilak.com

Facebook: https://www.facebook.com/EhunmilakUltratrailG2h/

Twitter: @ehunmilakg2

Instagram: https://www.instagram.com/ehunmilak_ultratrail/

Harremanetarako: [email protected]

Kontakturako telefonoa: 676180690 (Iñaki)

Traola ofiziala: #ehunmilak22

Leave a Comment

Artxibo
Event Search