Web
Analytics
GAU KROSSEKO IBILBIDEA EGITEKO ELKARRETARATZEA - Lasterketak.eus GAU KROSSEKO IBILBIDEA EGITEKO ELKARRETARATZEA - Lasterketak.eus

GAU KROSSEKO IBILBIDEA EGITEKO ELKARRETARATZEA

Hurrengo ostiralean, uztailak 29, elkarretaraze bat antolatu dugu abuztuak 1ean ospatuko den Gau Krosseko ibilbidea ezagutarazteko. Gaueko 21.45etan Altzateko plazan elkartuko gara eta denak parte hartzera gonbidatuta zaudete. Frontala eramatea ezinbestekoa da.

Berako Gau Krossarako izen-emateak uztailaren 31ra arte daude zabalik. www.manttale.com webgunean egin daitezke, 10 euroko prezioan, uztailaren 31ra arte. Lasterketa egunean izena emateko 12 euro ordaindu beharko dira.Gehienez ere 200 parte-hartzaile izango dira.

Gau Krossa 22.00etan hasiko da, irteera eta helmuga Merkatu Plazan izanik.

Kuadrilak lau korrikalariz osatuta egon beharko dira, gutxienez emakume bat izan beharko dute eta talde bakoitzeko lehenengo hirurak puntuatuko dituzte, baina lauak helmugara iritsi beharko dira.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search