Web
Analytics
GORBEIA SUZIEN 2020 ANTOLAKUNTZAREN OHARRA - Lasterketak.eus GORBEIA SUZIEN 2020 ANTOLAKUNTZAREN OHARRA - Lasterketak.eus

GORBEIA SUZIEN 2020 ANTOLAKUNTZAREN OHARRA

Zeanuri 2020/06/11

Covid-19ak sortutako osasun krisia dela eta, aste honetan bertan, Skyrunner World Seriesek iragarri du 2020an ez dela Skyrunningeko nazioarteko zirkuiturik egingo.

Albert Jorquera SkyMan SAko (serie horiek kudeatzen dituen taldea) ordezkariak adierazi duenez, “gaur egungo egoera dela eta, hau da, nazioarteko bidaiak bertan behera uzteak eta mugatzeak, zaildu egiten du nazioarteko zirkuitu bat egitea. Litekeena da lasterketa batzuk oraindik egin ahal izatea, baina denboraldi oso bat aste gutxi batzutan biltzea ez litzateke errespetuzkoa izango, ez atletentzat, ez antolatzaileentzat “.

Gorbeia Suzienek errespetatzen eta ulertzen du SkyMan kudeaketa taldeak hartu duen erabaki zail hau. Hala ere, antolakuntzatik lanean jarraitzen dugu, datorren irailaren 27an gure lasterketa egin ahal izateko itxaropenarekin, betiere osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu eta atletentzat, boluntarioentzat, babesleentzat, publikoarentzat eta antolatzaileentzat inolako arriskurik ez badago. Horretarako, osasun-agintarien gomendioak kontuan hartuko ditugu uneoro, eta beharrezko protokoloak aplikatuko ditugu.

Gorbeia Suzieneko lan taldeak lanean jarraitzen du, betiko ilusio berberaz, aurten lasterketa aurrera eramateko eta Gorbeiako Parke Naturalean munduko korrikalaririk onenez gozatzeko.

Egungo osasun-egoerak eragiten dituen aldaketa ugariak kontuan hartuta, Gorbeia Suzien 2020ri buruz izan daitezkeen nobedade guztien berri ematen jarraituko dugu www.gorbeiasuzien.eus webgunean eta sare sozialetan (Facebook, Instagram, Twitter).

Dena ondo badoa, eta hala espero dugu, irailaren 27an Zeanurin ikusiko dugu elkar.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search