Web
Analytics
Heroiak! Irene Sánchez-Escribano eta Hassan Chani izan dira Donostiako Nazioarteko Krosaren irabazleak - Lasterketak.eus

Heroiak! Irene Sánchez-Escribano eta Hassan Chani izan dira Donostiako Nazioarteko Krosaren irabazleak

  • Lasterketak.eus
  • Nouvelles
  • Heroiak! Irene Sánchez-Escribano eta Hassan Chani izan dira Donostiako Nazioarteko Krosaren irabazleak

Euria, txingorra, haizea, hotza, lokatza… Irudietan argi eta garbi ikusi daiteke nolakoa izan den Donostiako Nazioarteko Krosaren 64. edizioa. Sekulakoa!! Irene Sánchez-Escribano eta Hassan Chani (Barein) izan dira azkarrenak Donostiako hipodromoan, emozio handiko bi lasterketetan.

Gazteen lasterketak ospatu eta gero, emakumezkoen proba absolutuaren txanda iritsi da hipodromoan. 12:30etan hasi da, euririk gabe. Baina… Ura Donostiara iritsi da, eta baita hipodromora ere. Faborito nagusiek elkarrekin korri egin dute lasterketaren parte garrantzitsuenean zehar. Baina, azken itzulian, Irene Sanchez-Escribanok erritmo aldaketa handia egin du eta Toledoko atleta honek garaipena lortu du. Bigarren postuan Carla Gallardo sailkatu da eta hirugarrenean Belen Casetta.

Gizonen txanda iritsi da eta hotz haundiarekin hasi da; euririk gabe. Baina, segundu batzuk pasa dira eta sekulakoa bizi da hipodromoan. Haizea, txingorra… Makurtuta joan dira faboritoak. Albert Rop eta Hassan Chani, biak Bareingo atletak, lasterketa buruan ipini dira. Atzetik, erritmo bikainean, Nassim Hassaous Garcia. Pixkanaka-pixkanaka Bareingo bi atletak harrapatu ditu, baina, Chanik beste indar puntua zuen eta helmugan lehen sailkatua izan da.
Hori bai, bigarren lekuan Nassim sailkatu da, eta hirugarrenean, aldiz, Rop.

Lasterketa politak hipodromoan ikusi ditugunak. Eta Donostiako Nazioarteko Krosaren partaide guztiak heroiak izan dira gaur. Benetazko krosa.

Courses connexes
Nouvelles connexes
Ecrire un commentaire