Web
Analytics
KOMUNIKATU OFIZIALA: Gasteiz-Iruñea Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren proba atzeratzeko erabakia hartu da – Lasterketak.eus

KOMUNIKATU OFIZIALA: Gasteiz-Iruñea Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren proba atzeratzeko erabakia hartu da

  • Lasterketak.eus
  • Nouvelles
  • KOMUNIKATU OFIZIALA: Gasteiz-Iruñea Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren proba atzeratzeko erabakia hartu da

KOMUNIKATU OFIZIALA

Basque Ultra Trail Series Zirkuituko korrikalari, boluntario, laguntzaile eta babesle estimatuak.

Covid-19 koronabirusak eragindako alerta sanitarioa dela eta, eta egungo egoera datozen asteetan luzatuko dela ikusita, 2020ko maiatzaren 1etik 3ra ospatu behar zen Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren antolakuntzatik proba atzeratzeko erabakia hartu dugu.

Gure ustez, egoera sanitario eta sozial larriak eragotzi egiten du Gasteiz-Iruñea segurtasun eta kalitate-berme egokiekin egitea gaur egungo krisi globaleko une honetan, non, gainera, uste baitugu lehentasuna eman behar zaiola elkartasunari eta gure zaletasunak, kasu honetan trail runninga, nahiz eta irrikaz egon, bigarren maila batera pasatzen dira.

Data berri baten aukerak sakon aztertu eta urteko azken lauhilekoan izango den lasterketen pilaketa egiaztatu ondoren, proba 2021eko maiatzaren 7an egitea erabaki dugu.

Buts Zirkuituaren konfigurazio bereziak, urtero proba ezberdin bat eginez, aukera hau ahalbidetzen digu, gure ustez egokiagoa dena parte-hartzaileen eta boluntarioen segurtasuna nahiz lasterketaren kalitatea bermatzeko. Ziur gaude ulertzen duzuela, benetan eskertzen dizuegula.

Horrek esan nahi du 2021ean II Basque Ultra Trail Series Zirkuituko bi proba egingo direla:

• Gasteiz-Iruñea……….. maiatzaren 7/9

• Iruñea-Donostia…….. uztailak 23/25

Jakina, lasterketarako izen-emateak indarrean jarraitzen du 2021erako, eta edozein arrazoirengatik egun berrian proban parte hartzea ezin duten edo nahi ez duten parte-hartzaileei antolakuntzak, araudian jasota ez badago ere, dortsala beste parte-hartzaile bati eskualdatzeko aukera emango die.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu boluntarioei, laguntzaileei eta babesleei, egin duzuen ahaleginagatik eta ulermenagatik. Besarkada bero bat ere bidali nahi dizuegu, eta gure maitasun eta elkartasun guztia helarazi pandemia hau pairatzen ari zaretenoi, pertsonalki edo zuen inguru hurbilenean. Animo eta indarra!

Guztion ahaleginarekin eta konpromisoarekin laster mendietan elkartuko gara berriro.

2021ean ikusiko dugu elkar!

Bilbo, 2020ko martxoaren 23a

TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBA

Courses connexes
Nouvelles connexes
Ecrire un commentaire