Web
Analytics
Mikel Beunza eta Lurdes Oiartzabal izan dira Berako Gau Krossaren irabazleak eta parte hartzaileen errekorra lortu da - Lasterketak.eus Mikel Beunza eta Lurdes Oiartzabal izan dira Berako Gau Krossaren irabazleak eta parte hartzaileen errekorra lortu da - Lasterketak.eus

Mikel Beunza eta Lurdes Oiartzabal izan dira Berako Gau Krossaren irabazleak eta parte hartzaileen errekorra lortu da

Mikel Beunza eta Lurdes Oiartzabal izan dira atzo ospatutako Berako Gau Krossaren seigarren edizioaren irabazleak. Ultzamako korrikalariak ordu erdi pasata (33:37) behar izan zuen ibilbidea burutzeko, Bera ingurutik zazpi kilometrokoa errepide zein menditik eta 300 metroko desnibel positiboarekin. Manttaleko Asier Apezetxeak (34:22) eta Doneztebeko Erreka taldeko Iñigo Lasagak (34:29) osatu zuten podiuma. Beunza Gau Krossaren seigarren irabazle desberdina izan da, egin diren 6 edizioetan.

Emakumeen kategorian, Lizuniagako Igoeran hainbat aldiz irabazle izandako Lezoko Lurdes Oiartzabal estrainatu zen palmaresean 40:28ko denborarekin, Aiako Nerea Amilibia (40:56) eta Ane Elzaurdiaren (41:40) aurretik. Elzaurdia eta Gwendal Larqué izan ziren lehenengo beratarrak.

Guztira 154 korrikalarik hartu zuten parte, aurreko urteko marka gaindituz (139 partaide) eta errekor berri bat jarriz. Froga ambiente animatu batean ospatu zen, temperatura egokia izan zuen gauarekin eta ikusle ugari zein musika egonik ibilbidearen eremu desberdinetan.

Lasterketaren aurretik 70 eta 80ko hamarkadetan mendi lasterketetan Gure Txokoako kamisetarekin korrika egiten zuten pertsonak omendu ziren. Manttaleren izenean, Patxi Pikabeak Gure Txokoaren koloreak zituen kamiseta oroigarri bat eman zion korrikalari bakoitzari. Omendutakoak Bautista Telletxea, Andoni Garbisu, Xabier Eltzaurdia, Jose Mari Lasaga, Joxe Zubieta, Santiago Irazoki, Javier Iturria, Angel Blas, Juanma Irazoki eta Dionisio Fariña izan ziren. Gainera, hauetako gehiengoek Gau Krossean parte hartu zuten, eta lasterketaren buruan joan ziren irteera neutralizatuan Mukixuko zubira arte. Aldi berean, Patxi Pikabeak, Berako korrikalari ohiek lehiatzen zutenan gaztetxo bat besterik ez zena, bere semea den Ohianeren eskutik kamiseta bat jaso zuen.

Zinaurriak kuadrilla izan zen lehenengo sailkapenean, Zirzilaken aurretik, eta Eztakitek jaso zuen kuadrillarik haundienaren saria.

Lasterketa bukatzean eta sari zein opariak banatutakoan luntxa ospatu zen.

Lerro hauen bitartez lasterketan lagundu zuten pertsonei, instituzioei eta enpresa kolaboratzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu lasterketa ospatzena posible izatea egiteagatik.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search