Web
Analytics
152 korrikalarik parte hartu zuten Doneztebeko San Silvestre lasterketan - Lasterketak.eus 152 korrikalarik parte hartu zuten Doneztebeko San Silvestre lasterketan - Lasterketak.eus

152 korrikalarik parte hartu zuten Doneztebeko San Silvestre lasterketan

TTIPI.NET. 152 korrikalarik parte hartu zuten Donezteben UrteZahar egunean Errekak zortzigarren aldiz antolatutako San Silvestre herri lasterketan. Lehenik ttikienek egin zuten korrika eta gero helduek, 3,5 kilometroko ibilbidea. Gizonezkoetan, azken urteetan bezala, Iñigo Arregi doneztebarra nagusitu zen eta emakumezkoetan Teresa Jadraque doneztebarra.

Iñigo Arregik 11 minutu eta 21 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Bigarren Santi San Miguel izan zen (11’27”) eta Joseba Larralde beratarrak osatu zuen podiuma (11’31”).

Emakumezkoetan, Teresa Jadraquek 14 minutu eta 45 segundo behar izan zituen hiru kilometro eta erdi egiteko. Ana Zelaieta bigarren izan zen (14’16”) eta hirugarren postua Maria Telletxearendako izan zen (14’36”).

Lasterketaren ondotik, 24 lote zozketatu ziren eta sari banaketa egin zen. Bertan izan ziren Niko Mindegia eta Ibai Meoki eskubaloi jokalariak, Ana Juanenea La Caixaren izenean, Oskar Mindegia zinegotzia eta Errekako zuzendaritza batzordeko Pascual Bertiz.

http://www.ttipi.net/berriak/152-korrikalarik-parte-hartu-zuten-doneztebeko-san-silvestre-lasterketan

Artxibo
Event Search