Web
Analytics
Goiena archivos - Lasterketak.eus Goiena archivos - Lasterketak.eus

Goiena

Egungo Euskal Herriko atleta onenetakoak elkartu dira Oñatin, Corpusen bezperan egiten den 10 kilometroko lasterketan. Eta ez da izan ezusteko handirik. Emakumezkoetan iazko garaile Elena Loyo eta haren taldekide Irene Loizateren artean egongo zela garaipena jakinekoa zen, eta oraingoan, Loizaterendako...
  • 2019-06-24
  • 0 iruzkin
Read More
40 lagunek eman zuten izena, baina 38 lagun elkartu ziren irteera puntuan. Gizonezkoetan, Ander de Luis soraluzearra izan zen lehena helmugaratzen –01:56:55– eta Argider Txurruka elgetarra, lehen emakumezkoa –02:56:18–.
  • 2019-06-17
  • 0 iruzkin
Read More
Aurrenetakoak izan dira Oñatiko plazatik irteten eta lehenak helmugan sartzen. “Oso gustura” egin du proba abadiñarrak eta Sestaokoak gutxiago labaintzen duten zapatillekin etorri behar zela aitortu du helmugan.
  • 2019-05-05
  • 0 iruzkin
Read More
Asier Larruzea eta Oihana Azkorbebeitia izan dira azkarrenak Arrasate Udalatx mendi lasterketan –21 kilometro–. Gainera, biek aurretik ezarritako errekorrak hautsi dituzte. Arrasatear onenak Aritz Kortabarria eta Ane Zabala izan dira.
  • 2019-04-14
  • 0 iruzkin
Read More
Borobila izan da Antzuolako 8 Miliak lasterketaren zazpigarren edizioa. Eta ez aurrekoak txarrak izan direlako, ezta gutxiago ere, baina gaur mendian ibiltzeko egiten zuen giroak izugarri lagundu du –korrikalariendako bero larregi, seguru–. Bada, eguzkipean Arrasateko mendi lasterkariak nabarmendu dira, gizonezkoetan...
  • 2019-02-17
  • 0 iruzkin
Read More
Urteko azken afarira besopean txanpan botila irabazi berriarekin agertu ahal izango dira Maite Maiora eta Iñigo Alzola, eurak izan dira eta maila absolutuan korrikalari onenak. Arrasatekoak marka pertsonala ondu du lasterketa irabazten duen bigarren urtean (25.37), eta Mendarokoak zapore gozoarekin...
  • 2019-01-02
  • 0 iruzkin
Read More
Iaztik Antxintxika Servimasa Mikel Crespo izena daraman Soraluze-Bergara krosean bizkaitarrek ez dute aurkaririk izan lasterka gaur arratsaldean; Mimenzak (31:48) eta Villak (37:05), gainera, iazko denborak ondu dituzte. Patinen gainean, ostera, Ilazki Zalakain (18:33) eta Oihane Etxeberria (22:32) izan dira onenak....
  • 2018-11-04
  • 0 iruzkin
Read More
Garaipen erosoak lortu dituzte Elorriokoak mutiletan eta Oñatikoak nesketan. Endika Donnay eta Unai Ibarra eta Miren Apraiz –aurreko biak bezala Arrasatekoa– eta Maialen Hoyo izan dira bigarren eta hirugarren.
  • 2018-10-28
  • 0 iruzkin
Read More
Artxibo
Event Search