Web
Analytics
7,56 kilometrorekin, domekan egingo da Arno Trail Sprint Race lasterketa - Lasterketak.eus 7,56 kilometrorekin, domekan egingo da Arno Trail Sprint Race lasterketa - Lasterketak.eus

7,56 kilometrorekin, domekan egingo da Arno Trail Sprint Race lasterketa

MUTRIKUKO HITZA. Den-dena prest dago Arno Trail Sprint Race mendi lasterketa Kalbaixo aurretik ateratzeko. Irailaren 9rako egin dute antolatzaileek hitzordua, 11:00etan.

Ibilbideak, guztira, 7,56 kilometro ditu. «Parte hartzaileek Arnora igo beharko dute, iaz bezala. Baina aurten ibilbidea aldatu egin dugu, eta paraje ederretatik pasako direla ziurtatzen dugu», azaldu dute antolatzaileek. Arno mendira igoera interesgarria da lasterketak proposatzen duena.

Sari sorta ederra, eskura
Iaz 40 lagun inguruk parte hartu zuten, baina aurten jende gehiago espero dute. Izena eman nahi dutenek herrikrosa.com webgunean egin dezakete; bestela, egunean bertan ere, 09:30etik aurrera egongo da horretarako aukera. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 12 euro.

Artxibo
Event Search