
MENDIKO LASTERKETA SOLIDARIOAK, 2026an INGURUMENAREKIN LOTUTAKO EKINTZA GARRANTZITSU BAT GEHITZEN DUENAK, 1.200 DORTSAL AGORTU OHI DITU
BERE IZENEAN MEMORIA HISTORIKOAREKIKO KONPROMISOA DARAMAN ETA UNITRAIL ZIRKUITUKO KIDEETAKO BAT DEN PROBA, EKAINAREN 20AN IZANGO DA
Urtarrilaren 12an, 12:00etan hasi zen IV. Burdin Hesiko Mendi Lasterketan izena emateko epea. Parte hartu nahi duenak www.burdinhesikomendilasterketa.com webgunean jarri beharko luke arreta, dortsalak agortzen direlako. Bigarren edizioak aurreikusitako parte-hartzaile kopurua handitu behar izan zuen. Hirugarrenak dortsalak agortu zituen aste batzuen buruan, eta itxaron-zerrenda ireki zuen. Eta ekainaren 20an Gamiz -Fika muinoetan zehar egingo den 2026ko edizioak ikusmin handia piztu du dagoeneko.
LASTERKETA SOLIDARIOA
Lasterketak kultura, memoria historikoa, kirola, irisgarritasuna eta natura batzen ditu, baina, batez ere, lasterketa solidarioa da. Burdin Hesiko Lasterketa solidarioaren IV. edizioko inskripzioekin bildutako guztia Biobizkaiak gaixotasun arraro neuropediatrikoetan egindako ikerketari laguntzeko erabiliko da, osasun arloko berrikuntza eta aurrerapen zientifikoa gidatzen duen erreferentziazko zentroa baita.
Probak hiru formatu eskaintzen dizkie parte hartu nahi dutenei: 37 kilometroko traila, 1.700 metro baino gehiagoko desnibelarekin; 13 kilometroko traila, 500 metroko desnibelarekin; eta martxa herrikoia, 13 kilometro horien gainean. Kirol-probari jai-egun bat gehitzen zaio, irteera eta helmuga aldean egun osoan zehar iraungo duena, jarduera eta ekitaldi paralelo ugarirekin.
INGURUMEN KONPROMISO BERRIA, BIHAR JAKINARAZIKO DENA
Burdin Hesiko Mendi Lasterketak ingurumenarekiko konpromisoa erakutsi du lehenengo ediziotik, lasterketako bideak berreskuratuz. 2026tik aurrera, antolakuntzak beste urrats bat emango du. Bihar, urtarrilak 13, Gamiz Fikan ezagutaraziko da ekintza berri ikusgarria.
BURDIN HESIKO, UNITRAIL MENDI LASTERKETEN ZIRKUITUKO KIDEA
Unitrail Espainiako mendiko proba ikonikoenak lotuko dituen zirkuitua da, eta Espainiako traileko bederatzi lasterketa nabarmen biltzen ditu paisaia ezagunenetako batzuk zeharkatzen dituen egutegian. Unaitrailek 18.000 euro erabiliko ditu atletak saritzeko. Bederatzi proba izango dira: Picón Castro, Trail Vielha Molieres, Cursa per Muntanya Vistabella, DesafÃo Urbión, Picos de la Demanda, Guara Somontano, Sobrescobio Redes Trail, Muntanyes de Prades eta BURDIN HESIKO MENDI LASTERKETA.
Unitrail atleta, klub, antolatzaile eta lurraldeentzako topagunea da.
Proiektua trail running-a lankidetzatik, elkartruketik eta mendiari lotutako nortasun komun baten garapenetik indartzeko asmoarekin sortu da.













