
I. BASATRAIL MENDI LASTERKETA – 2026
Santiagomendin jaiotzen den trail lasterketa berri honek mendia, kirola eta herriaren nortasuna uztartu nahi ditu. Santiagomendiren ingurune ikusgarrian egingo den froga honek korrikalari guztiei esperientzia berezi bat eskaintzea du helburu, natura eta giro herrikoia protagonista izango dituen egun batean.
DATA eta LEKUA: BASATRAIL mendi lasterketa 2026ko irailaren 26an ospatuko da, hasiera eta helmuga Astigarragako Foru Plaza izanik.
Lasterketa luzearen irteera: 9:30etan
Lasterketa motzeko irteera: 10:00etan
IBILBIDEAK – RECORRIDOS:
Lehenengo edizio honetan bi ibilbide prestatu ditugu, maila eta erronka desberdinetara egokituak:
1. 8k: 400m-ko desnibel positiboarekin (Ermitatik pasaz).
2. 17k: 760m-ko desnibel positiboarekin (Ermitatik 2 aldiz pasaz).
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:











