Aimd Douzine bilbotarrak eta Laura Garcia gasteiztarrak irabazi zuten, atzo, Zarautz-Aia lasterketa. Gizonezkoetan lehia estua izan zen Douzine eta Abdelilah Elmania santurtziarraren artean; izan ere, bost segundoko aldearekin baino ez zuen irabazi bilbotarrak. Hirugarren postuan Hicham Ettaichni valentziarra helmugaratu zen.
Emakumezkoetan, Laura Garciak minutu erdi pasatxoko abantailarekin iritsi zen Aiako plazara. Haren atzetik etxeko lasterkari bat helmugaratu zen: Amaia Zuloaga aiarra. Eta hamar segundora Cristina Loeda eibartarra.
Eskualdeko bizkorrena aiarrak izan ziren, Mikel Iruretagoiena eta Amaia Zuloaga, alegia. Guztira, 75 lagunek osatu zuten lasterketa herrikoia.
Iturria: http://www.sasoian.info
Share This Post