Iaz ezarritako marka berriro ondu zuen atzo, igandea, Itziarkoak; Ana Condek irabazi zuen emakumeen proba eta honek ere marka ezarri zuen
Josu Arregi (6.) eta Jone Urkizu (4.) izan ziren aurreneko azpeitiarrak
Aitor Osak irabazi du aurten ere Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako III. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala. “Iaz ezarritako marka”: berriro ondu zuen atzo, igandea, Itziarkoak, 0:26:41eko denborarekin. Walter Becerrak (0:29:39) eta Imanol Etxeberriak (0:30:10) osatu zuten Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Koparako baliogarria den probaren podiuma. Azpeitikoa izan da Kopako bigarren lasterketa; Txindokikoa izan zen lehenengoa -ekainaren 19an- eta, joan den urtean bezala, Uharte-Arakilen egingo denarekin -irailaren 18an- osatuko da egutegia.
Ana Condek irabazi zuen emakumeen proba eta honek ere marka ezarri zuen; 0:33:48rekin, iaz Nerea Amilibiak egindakoa bi minutu pasan hobetu zuen. Conde sailkapen orokorrean 19. tokian kokatu zen. Izaskun Zubizarretak (0:36:14) eta Saioa Elasok (0:38:39) osatu zuten emakumezkoen podiuma.
Herriko parte-hartzaileen zerrenda luzean, berriz, Josu Arregi (6.) eta Jone Urkizu (4.) izan ziren aurreneko azpeitiarrak, 2010ean bezala.
Iturria: www.uztarria.com