Web
Analytics

Akoako Biran Igon Manzisidor eta Uxoa Irigoien izan dira aurrenak

UROLA KOSTAKO HITZA. Atzo Zestoako Akoa bailaran Akoako Bira herri lasterketaren zortzigarren proba jokatu zen. Guztira 135 lasterkarik bukatu zuten proba. Gizonezkoetan aurrena helmugaratzen Igon Manzisidor debarra izan zen, 00:29:52 denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Uxoa Irigoien getariarra. Irabazleen eta parte-hartzaileen artean Akoa bailaran ekoiztutako produktuak banatu zituzten antolatzaileek. Horrez gain, lasterketaren bukaeran parte-hartzaile guztiei elastiko bana eta hamaiketakoa eman zieten. Bailarako asto lasterketa ere jokatu zen.

http://urolakosta.hitza.info/2013/09/16/akoako-biran-aurrenak-igon-manzisidor-eta-uxoa-irigoien-izan-dira/

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg