Web
Analytics
Angel Vazquez lazkaotarrak irabazi du Hiru Auzoetako Korrikaldia - Lasterketak.eus

Angel Vazquez lazkaotarrak irabazi du Hiru Auzoetako Korrikaldia

  • Lasterketak.eus
  • Angel Vazquez lazkaotarrak irabazi du Hiru Auzoetako Korrikaldia

GOIERRIKO HITZA. Ataunen atzo goizean jokatu zen Hiru Auzoetako 33. Korrikaldia Angel Vazquez lazkaotarrak irabazi du (1:01:15 ordu). Iker Zurutuza idiazabaldarrak egin zuen bigarren (1:01:30), eta Jon Azpiazu zumarragarrak hirugarren (1:02:04). 99 korrikalarik bukatu zuten proba, 17,3 kilometro luzekoa.

Vazquez, txirrindulari profesional izana, bigarren sailkatu zen iaz, Dabid Garcia durangarraren atzetik. Pello Garinen denbora-markatik (56:12) urrun geratu da, eta aurten ere 300 euroko gainsaria Ataunen bertan geratu da.

Emakumezkoetan, Amaia Insausti olaberritarra izan da onena, 1:15:36 denborarekin. Lehiarik ez zen izan podiumerako. Bigarren Inma Aranburu idiazabaldarra sailkatu zen (1:21:10), eta hirugarren Alicia Murua tolosarra (1:25:45). Denera lau neskak parte hartu zuten.

Beteranoen eta herritarren artean ere banatu zituen Ataun Kirol Elkarteak sariak.

    Lehen gizonezko beteranoa: Imanol Oiarbide (Ordizia), 1:02:35.
    Lehen emakumezko beteranoa: Amaia Insausti (Olaberria), 1:15:36.
    Lehen gizonezko ataundarra: Jon Lasa, 1:15:20.
    Lehen beterano ataundarra: Jon Lasa.

http://goierri.hitza.info/2013/10/28/angel-vazquez-lazkaotarrak-irabazi-du-hiru-auzoetako-korrikaldia/

Erlazionaturiko lasterketak
Publizitatea