Web
Analytics
Antiguako krosa gaur - Lasterketak.eus

Antiguako krosa gaur

BERRIA eta ‘Hitza’-ren alde korrituko dute, 16:30etik aurrera.

Gaur izango da Donostiako Antiguako Herri Lasterketa, 16:30etik aurrera, BERRIA eta Hitza egunkarien alde. XXI. edizioa da aurtengoa.

Krosaren hasiera eta bukaera Matia kalean egongo da, eta lasterkalariek hamar kilometroko ibilbidea egin beharko dute.

Gaur ere eman ahal izango da izena, hamahiru eurotan. Txipa jasotzeko lekua: Bentaberri plaza, 15:00etatik 16:15era.

Ibilbidea eta informazio gehiago Kirolprobak webean edota 943 467181 telefono zenbakian.

Iturria: www.berria.info

 

 

Euskal Herriko lasterka guztien egutegi bateratua.