Web
Analytics
Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketako parte-hartzaile kopurua zabaldu dute - Lasterketak.eus Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketako parte-hartzaile kopurua zabaldu dute - Lasterketak.eus

Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketako parte-hartzaile kopurua zabaldu dute

GOIENA.NET. Otsailaren 17an egingo da lehen aldiz "Antzuolako 8 Miliak" izeneko mendi lasterketa. Dagoeneko 200 lagunek eman dute izena eta bete egin da parte-hartzaileen kopurua. Hala ere, Aritz Saidi Kirol zinegotziak azaldu digu, parte-hartzea 300 partaidera zabaltzea erabaki dutela. Hala, izena emateko aukera baduzue oraindik ere hemen.

Kirol festa herrikoia izango da eta antolatzaileek festa hau norberak bere bilakatzea nahi dute. "Izenemate merkea, parte hartzaile guztientzat oroigarri sorta ederra, sari zozketa oparoa eta giro alai zein herrikoia bermatuak izango ditugu bertan", diote. Izenematea  eta informazio gehiago hemen: www.kirolprobak.com

Herri osoarendako festa

Mendi lasterketa goizeko 10:30ean hasiko da Herriko Plazatik Irimora bidean. Bitartean, giro goxoa jartzen saiatuko dira herrian pintxoak eta salda banatuz, besteak beste. Korrikalariak lasterka dabiltzan bitartean, 11:00etan haurren plastikozko motortxoen lasterketa ez lehiakorra egingo da.

'Azkena edo lehena, heltzea onena!'

Froga herrikoia gertatu nahi izan da eta ez da denbora mugarik ezarriko. Horregatik berdin dio zein den bakoitzaren gaitasuna eta denbora. Lasterketaren leloak dioen bezela: Azkena edo lehena, heltzea onena!. "Kirolaz modu aktibo batean gozatzeko ekintza antolatu nahi izan da eta herrian giro polita sortuz urteroko gure agendetara gehitzeko hitzordu bat eratzea nahi izan dugu", azaldu digu Saidik.

Zirkulazio mozketarik ez

"Zirkulazioa ez da moztuko printzipioz, baina erregulatuko da; Aldez aurretik barkamena eta eskerrak eman nahiko nieke herritarrei sortu daitezkeen eragozpenengatik", dio Saidik.

Dortsalak zozketatuta

"Guztira,8 dortsal zozketatzen ziren baina 4 pertsonak bakarrik eman dute izena zozketan parte hartzeko. Irabazleak hauek: Ugaitz Iturbe, Gurutz Zabalo, Eneko Iturbe eta Patxi Kortabarria. Soberan geratu ziren 4 dortsalekin zozketa egin da izena emandako beste antzuolarrekin eta honakoak suertatu dira irabazle: Izar Urteaga, Ion Aranguren, Kike Reboreda eta Iker Irizar" azaldu digu Kirol zinegotziak.

Artxibo
Event Search