Web
Analytics
Apirilaren 14an izango da Ereñoko II. mendi martxa eta lasterketa - Lasterketak.eus Apirilaren 14an izango da Ereñoko II. mendi martxa eta lasterketa - Lasterketak.eus

Apirilaren 14an izango da Ereñoko II. mendi martxa eta lasterketa

HITZA. Ibilbide luzea, ibilbide laburra eta lasterketa. Hiru aukera horiek emango ditu apirilaren 14ko mendi martxak. Aurretiaz izena eman gura duenak apirilaren 7a orduko egin beharko du inskripzioa, udaletxean (94-625 46 21), Arita-berri jatetxean, Atxoste tabernan, Ereñozar tabernan edo [email protected] helbidean. Dena den, egunean bertan be egongo da izena emateko aukera.

 

Ibilbide luzeak eta mendi lasterketak 21 kilometro edukiko dituzte, eta ibilbide laburrak 11 kilometro. Luzea eta lasterketa Arita-Berritik hasiko dira, 08:30ean eta 09:30ean, hurrenez hurren. Ibilbide laburreko parte hartzaileak 10:00etan hasiko dira ttipi-ttapa, Elexaldetik.

Informazio gehiago erenomendimartxa.blogspot.com helbidean lor daiteke.

Artxibo
Event Search