Web
Analytics
Arcco merkatal guneak lasterketa antolatu du apirilaren 19rako - Lasterketak.eus Arcco merkatal guneak lasterketa antolatu du apirilaren 19rako - Lasterketak.eus

Arcco merkatal guneak lasterketa antolatu du apirilaren 19rako

Amara Berri eta Loiolako Erribera inguruan ariko dira korrika helduak eta gaztetxoak.

Amarako Arcco merkatal guneak lasterketa antolatu du apirilaren 19rako. 10 kilometroko ibilbidea egin beharko dute parte hartzaile-
ek 10:00etatik aurrera. Arcco parean hasi eta bukatuko da ibilbidea eta Loiolako Erriberetatik igaroko dira. Ondoren, 11:00etan, 9 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen txanda izango da.

Merkatal gunean jarri dute izen emateko aukera, apirilaren 17a bitartean. Helduek izen ematen duten momentuan jasoko dituzte
dortsala eta txipa. Haurrei, berriz, lasterketaren egunean emango diete dortsala.

Iturria: Irutxuloko Hitza

Artxibo
Event Search