Web
Analytics
Aritz Kortabarriak irabazi du Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia - Lasterketak.eus Aritz Kortabarriak irabazi du Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia - Lasterketak.eus

Aritz Kortabarriak irabazi du Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldia

20141026_HiruAuzoetakoKrosa_Ataun_071.jpg

GOIERRI.HITZA.INFO. Aurten 35. urteurrena bete duen Ataungo Hiru Auzoetako Korrikaldian 118 atleta izan ziren, atzo. San Martinen hasi eta bukatu, Aiaraino joan-etorria egin zuten (17,5 km). Aritz Kortabarria arrasatearrak irabazi du (59:15). Azkeneko hiru kilometroetan erasoa jo, eta ordura arte lasterketa buru izan ziren Angel Vazquez lazkaotarra (59:55) eta Juanjo Igartzabal zumarragarra (1:00:25) atzean utzi zituen.

Emakumezkoetan bederatzi partaide izan dira, eta Idiazabal Inma Aranburu da garailea. 1:20:50eko denbora osatu zuen. Bukaera estua izan zen, 10 segundo doira sartu zelako bigarrena, Pilar Arriola elgoibartarra (1:21:00). Podiuma Alicia Murua tolosarrak osatu du (1:22:02).

http://goierri.hitza.info/2014/10/27/aritz-kortabarriak-irabazi-du-ataungo-hiru-auzoetako-korrikaldia/

Artxibo
Event Search