Web
Analytics
Azpeitiko Sanjuandegiko Mendi Lasterketan izena emateko epea ireki dute - Lasterketak.eus Azpeitiko Sanjuandegiko Mendi Lasterketan izena emateko epea ireki dute - Lasterketak.eus

Azpeitiko Sanjuandegiko Mendi Lasterketan izena emateko epea ireki dute

Maiatzaren 1ean da proba, 18:00etan hasita

Aurten Sanjuandegiko IV. Mendi Lasterketa jokatuko da, maiatzaren 1ean, 18:00etan. Dagoeneko, proban izena emateko epea zabaldu dute. Lasterketak hamabost kilometroko ibilbidea du, Sanjuandegin Jose Antonio Agirre plazatik irtenda. Proba, Bide Ona Kultur Taldeak antolatzen du, Xeye Atletismo Taldearen, Gipuzkoako DYAren eta Ikasberri Kirol Elkartearen laguntzarekin.

Proba antolatzen duen Bide Ona Sanjuandegiko Kultur Taldeak azaldu duenez, “mendi lasterketa urtez urte sendotzen ari da. Antolatzaileok ere, urtero hobeto antolatzen eta gauzak konpontzen saiatzen gara”. Alde horretatik, esan daiteke proban gero eta parte-hartzaile gehiagok irteten dutela: iaz ia ehun kirolarik hartu zuen parte Sanjuandegiko mendi lasterketan.

Lehen aldian bezalaxe, aurten ere 15 kilometroko ibilbidea du mendi lasterketak. Hasi eta bukatu, Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan egingo da. Ibilbidea, Oñatz eta Loiola auzoetan barrena izango du. Aurtengo berrikuntza irteera ordua izango du, 18:00etan izango baita irteera.

Sarien aldetik, berriz, proban parte hartzen duten denek oroigarri bana jasoko dute. Bestetik proba bukatzen duten aurrenengo hiru gizonezkoek eta hiru emakumezkoek oroigarriaz gain diru saria ere jasoko dute: 100 euro irabazleak, 50 euro bigarrenak eta 25 euro hirugarrenak. Iaz hasi ziren irabazleen artean diru sariak banatzen. “Kasu horretan lasterketa antolatzen laguntzen duten enpresa guztien ahalegina eta egindako ekarpena eskertzekoa da”, diote Bide Onakoek.

Lasterketan izena emateko

Mendi lasterketan dagoeneko eman daiteke izena, horretako hainbat bide jarri dute aukeran:

– Aurrez izena emateko. Bost euro ordaindu behar dira:

* Sanjuandegiko Aitzaki Kirol dendan, edota 943150738 telefono zenbakira deituta.
* Herri Krosaren webgunean, www.herrikrossa.com.

– Egunean bertan ere irteeraren lekuan eman daiteke izena, zortzi euro ordainduta.

Iturria: www.urola-kostakohitza.info

Artxibo
Event Search