Web
Analytics
Berdintxiketa lasterketa mistoak, arrakasta - Lasterketak.eus

Berdintxiketa lasterketa mistoak, arrakasta

Maider Gaztañagak eta Mitxel Cuadradok osatutako bikoteak irabazi zuen lasterketa. Guztira 75 lagun animatu ziren Oñatin ospatu zen Berdintxiketan lehenengo lasterketa mistoan atxintxika egitera. Denetariko bikoteak hartu zuten parte: aita-alabak, lagunak, senar-emazteak, lankideak… baita Oñatiko saskibaloiko nesken taldeko hamabi lagunek ere.

Maider Gaztañagak eta Mitxel Cuadradok osatutako bikoteak irabazi zuen lasterketa eta ordainetan Zelai Zabal jatetxean afari bat irabazi zuten; lore sorta bat ere eman zieten. Helmugara iristen bigarrenak Nerea Etxeberria eta bere bikotea izan ziren eta eurek Soraluzen afari bat irabazi zuten. Hirugarren postuan, berriz, Estela Biain eta Jon Mikel Larrañaga iritsi ziren eta Forum dendan gastatzeko bonoa eskuratu zuten. Saskibakoiko nesken taldekideei, berriz, sari berezi bat eman zieten; Zubikoa Kiroldegian afari-merienda parte hartu zutenendako. Bestelako parte hartzaileendako ere hainbat sari zozketatu zituzten lasterketaren ondoren.
Lasterketa

Emakume eta gizonezkoen artean berdintasuna bultzatu nahian eta kirolean emakumearen presentzia areagotu nahian, Oñatiko Enpresagintza fakultateko ikasle talde batek antolatutako lasterketa da, unibertsitateko bi taldeetako -berdintasun eta kiroletako- arduradunekin batera.

Antolatzaileak oso pozik gelditu ziren lasterketak izandako arrakastarekin, halaxe esan zigun Ainhoa Unamunok, Unibertsitateko Kirol Zerbitzuetako arduradunak: “Oso pozik gaude herritarren parte hartzearekin. Izan ere, guretzako sorpresa izan da 75 pertsonak izena ematea; lasterketaren balorazio oso positiboa egiten dugu. Zailena egin dugu eta lehenengo urteko lasterketa pasata, errazagoa izango zaigu datorren urtekoa antolatzea.”

Iturria: www.goiena.net

 

Euskal Herriko lasterka guztien egutegi bateratua.