«Pozik» agertu dira Taraska Atletismo Taldekoak aurtengo Herri Lasterketako parte hartzearekin. Izan be, umeen eta nagusien artean 600 lagun inguruk parte hartu zuten.
Bertan bildutako 800 euroak Aspanovas elkartera bideratu dituzte. Aurtengoa, gainera, «berezia» izan dela dio Juan Olarte taldeko kideak, minbizia gainditu duen Ibai Gabantxo ume bermeotarrak eman baitio hasiera nagusien lasterketari.
Ibilbideko zenbait bidegurutzetan autoekin zenbait arazo izan dituztela jakinarazi dute antolatzaileek, «eskerrak Izaro Bikers elkarteko kideen laguntza izan dugun». Arazo horiek sortutako kezkak, halanda be, «Ibaien aurpegiaren poztasuna ikusi ostean ahaztu» egiten direla gaineratu du, eta zenbait gauza «hobetu» behar dituzten arren, datorren urtera begira, berriro Herri Lasterketa antolatzeko asmoa agertu dute.
Nagusien lasterketari dagokionez, 137 lagunek eman zuten izena eta horietatik 133 heldu ziren helmugara.
Argazkiak eta Sailkapena: www.lasterketak.com/bermeoko-herri-lasterketa-2011
Iturria: http://bermeo.hitza.info