Web
Analytics
Bi mila korrikalarik hartu dute parte Maratoi Erdian - Lasterketak.eus Bi mila korrikalarik hartu dute parte Maratoi Erdian - Lasterketak.eus

Bi mila korrikalarik hartu dute parte Maratoi Erdian

DONOSTIAKO MARATOI ERDIAIRUTXULO.HITZA.INFO. Donostiako Maratoi Erdia jokatu dute gaur goizean, hiriko kaleetan. Bi bira eman behar izan diote irteera eta helmuga Bulebarrean izan duen ibilbideari; 10 kilometroko lasterketa laburreko korrikalariek, berriz, bira bakarra osatu behar izan dute. Ibaetaraino joan dira korrikalariak, eta handik, Kontxa pasealekua eta San Martin kalea igaro eta gero, Groseko Nafarroako hiribideraino, gero hortik Bulebarrera itzultzeko. Bi.mila korrikalarik hartu dute parte, eta eguraldi ona lagun izan dute ibilbide osoan zehar. Agian bero gehiegi egin du marka on bat lortzeko, baina eguna zorgarria izan da. 21 kilometroko lasterketaren irabazlea Workneh Tesfa izan da (1:02:53) eta 10 kilometrokoarena, Aritz Ruiz de la Torre (34:41).

http://irutxulo.hitza.info/2014/05/18/maratoi-erdian-2-500dik-gora-korrikalarik-hartu-dute-parte/