Web
Analytics
Bost Miliak lasterketa egingo dute igandean Rugby Crossaren ordez - Lasterketak.eus Bost Miliak lasterketa egingo dute igandean Rugby Crossaren ordez - Lasterketak.eus

Bost Miliak lasterketa egingo dute igandean Rugby Crossaren ordez

HITZA. Irun Rugby Taldeak eta Sport Mundi GKEak antolatuta, Bost Miliak lasterketa egingo da igandean Hondarribian, 8,5 kilometro luzerako ibilbidean. Lehen ekitaldia izango da, orain arte egiten zen Rugby Cross probaren ordez antolatu baitute.

Gehienez 350 lagunek har dezakete parte eta dagoeneko izena eman daiteke kirolprobak.com webgunearen bitartez. Hondarribiko Hondartza kiroldegian eta Irungo Leyre Sport kirol saltokian ere eman daiteke izena. Bi prezio jarri dituzte, 13 euro txip zuridunentzat eta 11 txip horia nahi dutenentzat.

Lasterketa 11:00etan abiatuko da eta ibilbide ia erabat laua egin beharko dute kirolariek. Hondartza kiroldegi parean hasi eta amaituko da lasterketa eta honako ibilbidea izango du: Foru Kalea, Ramon Iribarren, hondartzako pasealekua, kirol kaia, Mariñelen Itsas Bidea, Butroi pasealekua, Bidasoa Ibilbidea, Minasoroeta, San Juan de Dios, Zumardia, Damarri, Harresilanda, Biteri, Muliate, Ttarrattenea, Pedro Mourlane Mitxelena, Minatera, Ramon Iribarren eta helmuga Hondartza kiroldegi parean.

Artxibo
Event Search