Web
Analytics
David Martinek eta Claudia Beobidek irabazi dute XV. Zakila Bira - Lasterketak.eus David Martinek eta Claudia Beobidek irabazi dute XV. Zakila Bira - Lasterketak.eus

David Martinek eta Claudia Beobidek irabazi dute XV. Zakila Bira

Hirugarren kilometroan egin du hanka aurrealdeko taldetxotik David Martinek (1:08:06) eta helmugarainoko bidea bakarrik egin du, bigarren sailkatu den Xabat Manzisidorri minututik gorako aldea ateraz. David Martinen azken Zakila Bira izan da, goi maila atletismoa uztekotan baita.

Emakumezkoetan, Claudia Beobidek (1:18:30) ere erraz irabazi du, Lurdes Oiartzabal ia zortzi minutura iritsi baita. Zumaiarren artean, Jonan Rodriguez eta Sonia Albarez izan dira azkarrenak. Bestalde, Juan Carlos Zendoia atleta ohiak eman dio hasiera lasterketari, eta amaieran merezitako omenaldia jaso du.

Iturria: www.baleike.com

 

Artxibo
Event Search