Web
Analytics
Ehun bat atletak eman dute izena orain arte Larraul lehen mendi lasterketarako - Lasterketak.eus Ehun bat atletak eman dute izena orain arte Larraul lehen mendi lasterketarako - Lasterketak.eus

Ehun bat atletak eman dute izena orain arte Larraul lehen mendi lasterketarako

Larraulgo plazatik irten eta toki berean amaituko da lasterketa, 15,5 kilometro inguru osatuz partaideaek

Datorren igandean, martxoaren 20an, Larraul-Ernio-Larraul Lehenengo Mendi Lasterketa ospatuko da, Larraulgo udalak eta herritarrek antolatuta. Larraulgo plazatik irten eta toki berean amaituko da lasterketa, 15,5 kilometro inguru osatuz. Ibilbide ia guztia Larraulgo lurretan zehar igaroko da, Zelatunetik Ernio gainera doan zatia ez ezik.

Irteera goizeko 10:30etan izango da eta parte hartzaile guztiak batera irtengo dira, bai gizonezko baita emakumezkoak ere. Irteera eman aurretik, hala ere, Koldo Irazu herritarrari aipamen berezia eskainiko zaio, orain arte parte hartu duen hainbat lasterketatan lortu dituen sariengatik, eta berak emango die irteera partehartzaileei.

Erniorako bidean bi hornidura postu egongo dira, bata Lizarzelain eta bestea Zelatunen. Gainera, ibilbidean zehar dortsalak kontrolatzeko hiru gune egongo dira tontorrera iritsi aurretik. Ernio gainean parte hartzaile bakoitzari eskumuturreko bana emango zaie, tontorreraino iritsi direla ziurtatzeko, eta helmugan eskumuturreko guztiak gainbegiratuko dira.

Antolatzaileen ustez, lehenengo sailkatuek ordu bete eta laurden inguru beharko dute lasterketa amaitzeko. Hortaz, eguerdiko 12:00etarako helmugaratzeak hasiko dira. Helmugako kontrola 13:15etan itxiko da. Parte hartzaile guztientzako hamaiketakoa eta doako masaje gunea jarriko du antolakuntzak, eta Udaletxe atzean dutxak egongo dira.

Orain arte ehun atletak baino gehiagok eman dute izena proban eta zerrendak irekiak daude ostiralera arte, martxoaren 18a. Izen emateak Erniozaleak Kultur Elkartearen web orrian egin behar dira, www.erniozaleak.org helbidean. Izen emate bakoitzak 8 euro kostako du, eta igandean bertan izen eman nahi izanez gero 15 euro. Sariak lehenengo hiru sailkatuentzako izango dira, berdinak gizon zein emakumeentzako: irabazleak 110 euro jasoko ditu, azpitxapeldunak 80 euro eta hirugarren sailkatuak 60 euro. Sari banaketa amaitzean, parte hartzaile guztien artean 20 produktu lote zozketatuko dira.

Iturria: www.diariovasco.com

 

Artxibo
Event Search