Web
Analytics
Ehunmilak probako ibilbide guztian ibiliko diren autobusak antolatu dituzte - Lasterketak.eus Ehunmilak probako ibilbide guztian ibiliko diren autobusak antolatu dituzte - Lasterketak.eus

Ehunmilak probako ibilbide guztian ibiliko diren autobusak antolatu dituzte

ehun milakBi probetan parte hartuko duten korrikalariei animoak emateko eskatu dute antolatzaileek.

Asteburu honetan Goierri osoa eta beste bi eskualde zeharkatuko dituen Ehunmilak proba ikusi nahi dutenentzat autobusak jarri ditu Arrastaka Mendi Talde antolatzaileak. Autobusak Beasain kanpoaldean egokituko dituzten aparkalekuetatik erdigunera joateko erabili ahalko dira, eta baita lasterketa igaroko den herrietara joateko ere.

Ehunmilak probako antolatzaileek zehaztu dutenez parte-hartzaileek eta antolakuntzako kideek lehentasuna izango dute autobusa hartzerako garaian. Antolakuntzako kideen ondoren parte-hartzaileen laguntzaileek izango dute lehentasuna, min hartu duten edo beste edozein arrazoirengatik erretiratu beharrean izan diren parte-hartzaileak Beasaina gerturatzeko ere erabiliko baitira autobusak.

Lehentasun horien ondoren, edozein ikuslek erabili ahalko ditu autobusak. Gainera, proba herri ezberdinetan jarraitu nahi duten ikusleek euro bat ordaindu beharko dute autobusa hartzen duten aldiro. Autobusen ordutegiak eta geltokiak Ehunmilak probako webgunean kontsulta daitezke (www.ehunmilak.com).

Animoak emateko deia

Ehunmilak eta Goierriko Bi Handiak probetan parte hartuko duten ehunka korrikalariei animoak emateko deia egin dute antolatzaileek, «segundo batzuetan besterik ez bada ere lagunak ondoan dituztela senti dezaten».

Parte hartuko duen korrikalariek «oinazea, gozamena, nahigabea, erronkak, entrenamendu ordu luzeak, kilometro asko…» izango dute, eta horregatik, ikusleak «beraiei laguntzeko prest» egoteko eskatu dute Arrastakakoek.

Datorren urtean, uztailaren erdi aldera orduan ere, Ehunmilak eta G2handiak probak egingo direla aurreratu dute antolatzaileek. «Horretarako, baina, beharrezkoa da korrikalariak gustura egotea, hurrengo edizioetan ere errepikatzeko gogoa izan dezaten».

Etorkizunean bi probek korrikalarien urteko egutegietan leku finkoa izan dezaten lortzea izango da aurtengo edizioaren erronka bat. Hori ere «guztion artean» lortzea espero dute Arrastakakoek, eta berdin «Ehunmilak proba denon oroimenean gordetzea» ere.

Iturria: www.goierrikohitza.info

Artxibo
Event Search