Web
Analytics
Elurpean Sahararen alde korrika - Lasterketak.eus Elurpean Sahararen alde korrika - Lasterketak.eus

Elurpean Sahararen alde korrika

DIARIO VASCO. Ibai Alba eta Amaia Insausti nagusitu ziren VII. Sahara Cross-ean eta Ekain Alberdi eta Arantxa Gorostidi izan ziren lehen herritarrak.

Ormaiztegiko Sahara Cross taldeak antolatutako Sahararen aldeko VII. lasterketa elurpean gauzatu zen. Dena den korrika egiteko baldintzak txarrak izan arren, asko izan ziren aurtengo proban ere hutsik egin gabe parte hartu zuten korrikalariak. Lasterketa amaitu ondoren indarrak berreskuratzeko aukera izan zuten korrikalariek, besteak beste salda eta pintxo beroak dastatuz.

Urtero Saharan ospatzen den lasterketaren antolaketa aurtengoan bertan behera geratu denez, egoera horren berri ere eman nahi izan zuten igandekoan antolatzaileek, Saharan ospatzen den lasterketaren aldeko diru laguntza biltzeko ahalegina ere egin zutelarik. Goierriko Sahararen aldeko elkarteko ordezkaritza ere herrian izan zen, jaima bat jarri zutelarik enparantzan. Beraien helburuetariko bat udan saharar haurrak hartuko dituzten familiak lortzea da, hain zuzen harrera familiak gutxitu egin direla eta haurrak etxeetan hartuko dituzten familien beharra dutela jakitera eman zuten.

Proba nagusiari goizeko 11:15ean eman zitzaion hasiera. Guztira 202 korrikalarik izena eman bazuten ere, helmugan proba hasteko unean 156 korrikalari aurkeztu ziren eta beraiek izan ziren lasterketa burutu zutenak. 18 urtetik gorakoak senior taldean aritu ziren, 40 urtetik gorakoak berriz beteranoen taldean. Senior taldeko hiru lehenengoek, beteranoen taldeko irabazleek eta lehenengo herritarrek jaso zituzten sariak, gizonezko nahiz emakumezkoetan.

Proba nagusiaren ondoren lasterketa testimoniala ere gauzatu zen. Eguerdiko 12:00etan eman zitzaion hasera eta kilometro bateko ibilbidea burutu behar izan zuten partaideek. Haur eta gaztetxo asko izan ziren beraientzako prestatutako ibilbidea burutuz proban parte hartzera ausartu zirenak.

Irabazleak
Gizonezkoei dagokienez, aurtengo podiuma horrela osatu zen. Irabazlea Ibai Alba izan da. Bigarren postua Miguel Angel Encinak lortu zuenez, berak jaso zuen lehenengo beteranoen saria. Hirugarren postua, berriz, Angel Vazquezek lortu zuen.
Emakumezkoei dagokienez, irabazlea Amaia Insausti izan da. Bigarren postua Itziar Anduezak lortu zuenez, berak jaso zuen beteranoen arteko lehenengo saria. Hirugarren saria Ana Reinak lortu zuen.

Herritarren artean helmugaratzen lehen gizonezkoa Ekain Alberdi izan zen eta emakumezkoen artean lehena Arantxa Gorostidi.

Artxibo
Event Search